Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Intelektuala nazioa eraikitzen
R. M. Azkueren pentsaera eta obra: Iker 22

Egilea: Jurgi Kintana
Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2008
Orrialde kopurua: 664
ISBN: 978-84-95438-39-3

Ezaugarriak: Liburu honetan metodoa dago. Biografiaren zehaztasunak eta nondik norakoak beste liburu batean argitaratuko badira ere, Azkueren produkzioa biografiaren esperientziatik abiatu ezean, nekez ulertzen da. Bizitzaren testuinguruan argiago eta ulergarriago bihurtzen dira hemengo adierazpen ideologiko eta kulturalak. Eta horrez gainera Azkue euskal gizarte modernoaren erronkei aurre egiteko metaforetariko bat dugu. Gure modernitatearen hastapeneko intelektual handien artean kokatu behar da beraz. Intelektuala bere osotasun osoan eta garaian garaiko kezketan buru-belarri zebilen gizona zen. Jakina denez, gizarte moldeetan kontserbadorea eta Eliza katolikoaren aginduetara makurtua izan arren, hainbat alorretan berrikuntzak sortzeko gaitasuna izan zuen, bereziki, euskal kulturaren arloetan, non ekimen aldatzaileak izan zituen. Eta euskal kulturaren erakundetzerako Euskaltzaindia sortu zuelarik, erakunde berriaren garrantziaz jabetuta etorkizuneko belaunaldientzat jakin izan zuen ez soilik arlo desberdinetako adituak Euskaltzaindian txertatzen eta zuzentzen, baizik baita gobernatzen ere, bizi iraupena une latzenetan ere asmatuz.

Azkue dugu Euskal Herriko historian prestakuntza osoz, goi mailako jakintzaren esparruetan erabiltzeko euskara berri eta egoki bat zentzuz Hego Euskal Herrian burutzen saiatu izan zena.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media