Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Entzumena bigarren hizkuntzan
Teoria eta praktika

Egilea: John Flowerdew, Lindsay Miller
Argitaletxea: HABE, 2009
Orrialde kopurua: 309
ISBN: 978-84-96769-00-7

Ezaugarriak: Ingelesaren entzumen eta mintzamen arloan trebetasun egokiak lortzea bigarren eta atzerriko hizkuntzetako ikasle ugariren kezka nagusia da, eta gaur egungo ingelesezko irakasleek beharrezkoa dute trebetasun audiolingualen irakaskuntzan egun dauden ikuspegiak ondo ezagutzea. Bigarren hizkuntzaren entzutezkoak, urteetan zehar hizkuntzalaritza aplikatuan bazter batera utzia izan denak, dagokion tokia hartu du. Oraindik ere bigarren hizkuntzaz jabetzeari buruzko ikerketan nolabait baztertua izan arren, entzutezkoak eginkizun funtsezkoagoa du gaur egun hizkuntzen irakaskuntzan. Unibertsitateetako sarrera-azterketak, eskoletako azken azterketak, eta beste hainbat azterketa mota entzutezko osagaia sartzen hasi dira, hau da, entzutezkoari aitortu egiten zaio alderdi garrantzitsua dela bigarren hizkuntzaren menderapenean.

Entzutezko ulermenaren funtsa ere hobeto ulertzen da gaur egun. Entzutezkoaren hastapenetako ikuspegiek irakaskuntzaren eta ebaluazioaren oinarria osatzen zuten trebetasun diskretuen edo mikrotrebetasunen menderatze gisa ikusten zuten entzutezkoa. Honako trebetasun hauetan oinarritutako ikuspegia: hotsak hitzetan bereiztea (bereziki kontraste fonematikoak), ezezagunak diren hitzen esanahia ondorioztatzea, edukia aurresatea, gertakariaren eta iritziaren artean bereiztea, eta kontraesanez, informazio desegokiaz eta anbiguotasunez ohartzea.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media