Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Kalendrera (1571)

Egilea: Joanes Leizarraga
Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2009
Orrialde kopurua: 119
ISBN: 978-84-95438-54-6

Ezaugarriak: Mundu moderno honetan beti presaka gabiltzanez gero, badirudi kontraesanekoa dela 1571. urteko euskal egutegia argitaratzea. Alabaina, ez da kontraesanekoa, ezta hurrik eman ere, kontuan hartzen badugu egutegia elizgizon protestante batek prestatu zuela, bere garaian, eta bera izan zela ebanjelioak lehenengoz euskaratu zituena, eta, harrezkero, euskal literaturaren klasiko bihurtu dena.

Leizarragaren egutegia, Kalendrera, zin-zinez, euskal kulturaren altxor aparta da, eta, egun, eredu bilakatu zaigu, XVI. mendeko euskal kulturara egokitu eta moldatu zuelako aspaldi-aspalditik unibertsala dena, hain justu ere, egutegia, gizakiok denboraren joan-etorria neurtzeko asmatu dugun hori, denbora ondasun ukiezin eta urria dela aintzakotzat hartuta.

Argitalpenaren arduraduna Xabier Kintana jauna izan da, Euskaltzaindiaren idazkaria. Euskal kulturaren mesederako lan neketsuan diharduen horrek bere gain hartu du Leizarragaren lana, eta edizio bikaina prestatu du, Euskaltzaindiaren laurogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Edizio hori euskaltzale guztien eskura jarri du berak, egutegiaren faksimilearekin batera, testua bera lau hizkuntzatan hedatu eta zabaltzeko asmoarekin.

Andres Urrutia (Euskaltzainburua)

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media