Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Miren GORROTXATEGI
Gizartea, kultura eta identitatearekin lotuta dagoela elikadura eta sinismen erlijiosoak eragin zuzena izan dezaketela elikadura ereduen eraketan, oinarrizko abiapuntua da elikaduraren antropologiarentzat. Eta, egia bada ere, ikuspegi soziologiko batetik, gure gizarte modernoen sekularizazioak elikadurari lotuta dauden agindu erlijiosoen indarra gutxitu egin duela, egia da, baita ere, gizartearen parte batek, bizitza eta ontasuna zertan datzan azaltzen duen fundamentu bezala bizi duela erlijioa. Hauentzat, osozko betebehar morala da, arau erlijiosoak betetzea
Bestalde, erlijioan oinarritzen den pluraltasuna, immigrazioarekin batera areagotu den aniztasun arrazoi bat da eta, honekin batera, estatu demokratikoetan ematen den laikotasunaren esanahaiari buruzko eztabaidak, beste izateko modu bat hartu du, etorkinen integrazioarekin zer ikusia daukana. Elikaduran oinarritutako partikulartasun kulturalak ez du, berez, tentsio sozial larririk sortarazten baina, pertzepzio hau aldatu egiten da, etorkinek dituzten beste partikulartasun batzuekin, zeintzuek eztabaida sozial ugarien arrazoi izaten diren, batera kontsideratzen bada.
Arrazoi erlijiosoetan oinarritzen diren partikulartasunak elikaduran, eztabaida sozialaren arrazoi bihurtzen direnean, zientzia sozial ugarik hartzen dute honengatiko ardura, antropologiarekin batera. Horien artean, Zuzenbidea, zeinari, beste gauza batzuen artean, estatuak elikadurazko partikulartasuna bermatzen duen jakitea interesatzen zaion, eta, horrela bada, zein punturaino, partikulartasun hau erlijio askatasunaren adierazpena denean. Honekin batera, honako galdera hauen erantzuna zein izan daitekeen ezagutzea interesatzen zaio: pertsona batek, bere sinesmen erlijiosoekin bat datorren menua emateko eskaria egiten duenean, botere publikoekiko dependentzia egoera batean dagoenean (Kartzelan, ospitalean, eskola bateko jantokian), eta eskari hau onartuko ez balitz: eskaintzen dio zuzenbideak bideren bat bere eskariaren alde aritu ahal izateko? Administrazioaren ekintza batek ukatzen duena, epaileen aurrean erreklamatzeko aukera ematen dio?
Erlijio askatasuna, Konstituzio mailan, laikotasun irekiaren zentzuan jasotzen da. Honek, egindako galderei baiezko zentzuan erantzutea onartzen du. Dena den, legegileari dagokio Konstituzioak aurre ikusitakoen norainokotasuna konkretatzea eta, kasu honetan, Erlijio Askatasunari buruzko Lege Organikoak ez du zalantzarik argitu, kontsideratu ere ez duelako egin. Eskubidea errekonozitu egin da espresuki, ordea, beste lege batean, hain zuzen ere, estatua eta Espainiako Komunitate Islamikoaren artean emandako Akordioa jasotzen duen legean. Baina, Akordioa jasotzen duen legearen eragin eremu mugatua dela eta, nabarmentasuna gutxitu egiten dio aurre ikusitakoari eta, honen adierazle da, aurreikusitakoak efektua sortarazteko beharrezko diren sektorezko arauek, oso gutxik errekonozitzen dutela, askatasun erlijiosoaren kontrakoa ez den menu bat jasotzeko eskubidea.
Argazkia: lejoe.
Horrela, arau penitentziarioek espresuki errekonozitzen dute eskubidea baina, ez ordea, ospitaletan ematen den janari zerbitzua erregulatzen duten arauek, ez eta ere, salbuespenak salbu, eskoletako jantokiak erregulatzen dituztenak. Ospitaletan, hala ere, eta erlijio aniztasunaren errekonozimenduaren ondorioa ez izan arren, erlijio aginduekin bat egiteko moduko janaria egitea posible da. Ez da horrela gertatzen, berriz, eskolako jantokietan. Hauetan, askotan, aplikatzeko den arauak saihestu egiten du aukera hau eta, saihesten ez dutenetan, eskola bakoitzeko Kontseiluaren erabakiaren eskuetan uzten dute, erantzun juridiko oso desberdinak ekartzen dituela, Autonomia Erkidego eta eskolen artean.
Horrela izanik, toki batzuetan eskolako menuari hau baino ez zaio eskatzen: osasun eta higiene aldetik egokiak izatea, dietetiko nutrizio ikuspegitik orekatua izatea eta anitza izatea. Beste batzuetan, aurreko honi beste ukanbehar bat eransten zaio; osasun arrazoiengatik, ohiko menuan dagoen jakirik jatea posible ez dutenentzat, menu berezi alternatiboak eskaintzea. Beste leku batzuetan, osasunagatiko arrazoiekin batera, “beste arrazoi justifikatu batzuk” onartzen dituzte, halakoak zeintzuk diren esaten ez bada ere. Andaluzian, bera bakarra izanik hau onartzen duena, ohiko menua aldatzeko arrazoi nahikotzat jotzen du, osasun arrazioekin batera, sinesmen erlijiosoa.
Erlijioarekin bat egiten duten menuak jasotzeko ezintasun honek, familia asko bultzatu du umeak eskolako jantokira ez eramatera, jantoki hauek betetzen duten funtzio hezkuntzakoa eta soziala baztertu egiten dela, familia eta ume horientzat.
Espainiako ordenamendu juridikoak, beraz, eskaintzen ditu baliabide juridikoak, batzuk espresak eta beste batzuk ez horrenbeste, botere publiko batengandiko dependentzia egoera batean aurkitzen den pertsonak, bere erlijioarekin bat egiten duen menua eskatzeko eskubidea defendatzerik izan dezan. Baina esan beharra dago baita ere, ez dela erraza aitortutako eskubidearen eragingarritasuna lortzea, ez bada onartzen, sozialki eta politikoki, honako aurreiritzi hau: erlijio askatasunaren kanporako adierazpena, eskubide oinarrizko bat dela eta hau, gizartearen gehiengoaren sekularizazioarekin eta etorkinen integrazioarekin bateragarria dela.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus