Euskal idazle bizkaitarra. Jesusen Lagundian sartu (1716) eta teologi eta filosofi irakasle izan zen. Urduña eta Lekeitioko komentuetan nagusi eta Bizkaian barrena misiolari ibili zen urtetan. Bertsoz idatziriko hiru liburu prestatu zituen: Guisonaren acabuco lau gausak; Anima penitente baten negarrac eta Jesuchristo gure Jaunaren Pasioa euscarazco versoetan.