Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Artearen teoria

Egilea: José Jiménez Jiménez
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2010
Orrialde kopurua: 290
ISBN: 978-84-9860-418-4

Ezaugarriak: Artearen teoria liburuak azterketa-kategorien doikuntza kontzeptuala proposatzen du, bai eta gaur egungo arte-eszena osatzen duten alderdi eta adierazpenen mugaketa berria ere. Artearen gaur egungo izaeraren baliokide teorikoak aurkitzen saiatzen da irudi globalaren garai honetan, iraganera eta gure kulturan aspalditik gaindituta dagoen irudikapen-horizontera garamatzaten ideiak eta formulazioak erabili beharrean.

Artearen teoriaren irakaskuntzan eta ikerketan laguntza-testu gisa erabiltzeko sortua da liburu hau, baina, era berean, irakurketa atsegin eta iradokitzailea eskaintzeko pentsatua da, adibide eta irudi jakin batzuk erabiliz, gure garaiko artea ulertzeko eta harekin gozatzeko interesa duten pertsonek erakargarri eta harrigarri zaien unibertso horretarako bidaia egin dezaten. Gaur egun ohikoak diren zenbait galderari erantzutea —edo, are hobeto, nork bere erantzuna emateko terminoak ezartzea— du helburu: «baina hau “Artea” da?», «zergatik jotzen da hau “Artetzat”?», «nork erabaki du hala dela?»

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media