Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Matxin Irabola
Senpereko bertsularia

Egilea: Franck Dolosor Haltza
Argitaletxea: Elkar, 2010
ISBN: 978-84-9783-888-7

Ezaugarriak: Matxin Irabola (1879-1935) senpertarra, laboraria eta bertsularia zen. Seguraski, Lapurdik eman duen bertsulari hoberenetako bat. 1933an, Donostiako Aberri Egunean kantatu zuen, 50 000 lagunen aintzinean! Bi urte geroago, bertsu xapelketako bigarren saria irabazi zuen. Orduko kultura sustatzaileek laudorioak bertzerik ez dituzte idatzi Matxin Irabolari buruz. Bi filmetan eta zonbait irrati saiotan parte hartu izan zuen Donostian. Marcel Jousse, Parisko La Sorbonne unibertsitate ospetsuko irakaslea bera Senpererat etorri zen Matxin ezagutzerat. Bere denborako jende ainitzek bezala, Irabolak ez zakien irakurtzen eta idazten. Zer ote zuen, beraz, maila hain ona izateko? Zatozte gurekin senpertar hunen bizia hobeki ezagutzerat...

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media