Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Fernando Hernández, Montserrat Ventura
Argitaletxea: UPV/EHU, 2010
Orrialde kopurua: 226
ISBN: 978-84-9860-389-7
Ezaugarriak: Liburu honek, 1992an Grao argitaletxeak lehenengo aldiz
argitaratu zuenetik, hainbat argitaraldi izan ditu, irakasleek bertan
aurkitu baitute hezkuntzari ekiteko eta jakintza pedagogikoa sortzeko
beste modu bat, ikastetxe baten prozesuaren kontakizunaren bidez
esplikatua. 1990eko hamarkadako erreformek erreferente pedagogiko
bihurtu zuten lan hau, zeren eskolan ikaskuntzaren eta
irakaskuntzaren ikuspuntu konstruktibista nola aplikatu azaltzen
baitu. Harreman pedagogikoei zentzu berri bat emateko apustua da,
ikerkuntzatik abiaturik eta elkarrizketa eskolako harremanen
funtsezko elementutzat harturik.
Alabaina, lan-proiektuak ez dira estrategia didaktiko bat, ezta
metodo bat ere. Hori dela eta, argitaraldi honi sarrera zabal bat erantsi
zaio, proposamenei buruz gogoeta egiteko eta proposamenok
eguneratzeko. edizio hau baliagarria izan daiteke bai liburuaren
edukia ezagutzen dutenentzat, bai lehenengo aldiz irakurtzen
dutenentzat, hezkuntza-jardunaz berriz hausnartzeko beste modu
batzuk aurkezten baititu.
Fernando Hernández Bartzelonako unibertsitateko irakaslea da. Hogeita hamar urte daramatza gogoeta egiten irakasleen
prestakuntza-prozesuei buruz, utopia bat betetzeko: eskolan pertsona
orok izan dezan ikasteko bere lekua, hain zuzen.
Montse Ventura Bartzelonako unibertsitateko irakaslea da.
esperientzia handia du aholkulari-lanetan, batik bat lan-proiektuen
hezkuntza-ikuspegiari dagozkion lanetan.