Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Josemari VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA
Gure paisaia arruntetatik zeharo desagertu den beste ofizio bat dugu ikazkina. XX. mendearen lehen laurdenean jo zion hil kanpaiak ikazkintzari, eta mende luzetan euskal ekonomian garrantzi handia izan zuen lan sektore biziak desagerpenerako bidea hartu zuen.
Ikazkintza errealitate bikaina izan zen gure mendi eta basoetan. Ofizio gogorra, mutil eta gizon indartsu eta sakrifiziorako prestatuek burutzen zutena. Gaizki ordainduta, ziur aski. Ekonomiaren katea luzean, balio erantsi gutxiko sektorea zen ikazkintza, azken eragilearen beharretara kondenatua.
Burdin eta altzairuzko industria zuen ikazkintzak merkatu naturala. Antzinako oletatik XX. mende hasierako altzairutegi modernoetara egin zuen jauzi ikazkinen produkzioak, bidean etxe-kontsumorako aukera ere ahalbidetzen zuen arren. Euskal Herriko zenbait zonaldetako altzairuaren sona ez zen berdina izango, ez balira batez ere gure basoetako pago ederrak izan.
Ikazkintzak ekarri zuen bizitza ulertzeko modu desberdin bat. Ehundu egin ziren istorio eta legendak. Fijatu egin zuen betiko toponimia berezia. Izendegian hitz apropos eta argigarriak geratu zitzaizkigun, lanabesak edota garraio tresnak zirela.
Ikazkinak eta ikazkintza iraganeko erreferenteak ditugu eta euskal etnografiaren altxorreko pieza baliotsuak bihurtu dira. Belaunaldi berriak errepresentazio ludikoen bitartez bakarrik jabe daitezke horien adierazpenaz. Ez da gutxi. Bere martxa gupidagabean kontenplazio gutxi duen gizarte honetan halako aukerak edukitzeak laguntzen digu etorkizuna apur bat gizatiarragoa diseinatzen.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus