Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Aitor Bengoetxea Alkorta (arg.)
Argitaletxea: UPV/EHU, 2011
Orrialde kopurua: 512
ISBN: 978-84-9860-455-9
Ezaugarriak: Populazioaren zahartzea dela eta, gehienbat, eraso ugari jasaten ditu
gizarte-segurantzak, gehiegizko kostu ekonomikoa delakoan, pasiboak
aktiboen eta enpresen kontura aritzea jasangarria ez delakoan. Egia da gastu
gehiena erretiro-pentsioek eragiten dutela, eta erretiratuen proportzioa asko
igoz gero, langileen kopurua jaitsiz, sistema teknikoki jasangaitza izatera hel
daitekeela.
Baina komeni da elementu teknikoak eta ideologikoak bereiztea. Egia da
populazioa zahartzen ari dela, eta teknikoki arazo erabakigarria izan litekeen
arren, arazo horri irtenbidea bilatzea posible da, aldaketak garaiz aurreikusiz.
Pentsiodunen eta kotizatzaileen arteko ratioen bilakaera aurreikusiz, neurriak
har daitezke, sistemaren osasunari eusteko: kotizazioak berrikusi eta kopurua
igo, prestazioen baldintzak berraztertu eta jaistea lortu, edo diru publikoa
bideratu Gizarte Segurantzara.
Sarritan, Gizarte Segurantzak jasaten dituen kritikak ez dira teknikoobjektiboak,
ideologiko-ekonomikoak baizik. Gizarte Segurantzaren logikan
dagoen elkartasunari gehiegizkoa deritzote batzuek, eta indibidualismoa
bultzatzea nahiago dute, horrek dakarren grina indibidual eta
lehiakortasunarekin. Estatuak babesa eskaini beharrean, norbera borroka
dadila bere interesen alde, aldamenekoaren aurka bada ere. Sistema
publikoaren ordez, aseguru-sistema pribatuak. Pribatizazioa.
Gizarte-segurantza pribatizatzeko saioek Hego Amerikan izan dute beren
antzeztoki nagusia. Pinocheten diktadurapeko Txilen gertatu zen saio
nagusia, 1980ko hamarkadaren hasieran. Legez, estatuak kudeaturiko eta
elkartasunean oinarrituriko banaketasistematik, kapitalizazio-sistemara
pasatu zen. Ez dago aktibo/pasibo elkartasunik, eta nork bere segurtasuna
finantzatzen du, kontu indibidualetan. Kotizazioak ez doaz kutxa publiko
batera, finantza-entitate pribatuetara baizik.
Eztabaida horiek zilegi diren arren, gizarte-estatu izena merezi ahal
izateko, gizarte-estatu izan behar da. Eta, ahal duen neurrian, sistema akastun
baten bitartez bada ere, herritarren segurtasun ekonomikoaren ardura bere
gain hartzen ez duen estatuak merezi al du gizarte-estatu izena?