Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Leire Imaz Zubiaur (arg.)
Argitaletxea: UPV/EHU, 2011
Orrialde kopurua: 300
ISBN: 978-84-9860-449-8
Ezaugarriak: Irakurleak esku artean duena LEGEAK-LEYES bildumaren ale
berri bat da, kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa eta babeserako
arau nagusiek osatzen dutena. Euskal Herriko Unibertsitateak,
Zuzenbide Fakultateak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak euskara
juridikoaren normalizazioa arlo guztietara hedatzearen alde hartu
zuten konpromisotik eratorritako ekimenaren fruitua da honako ale
hau ere, Espainiako ordenamendu juridikoaren lege-testu
garrantzitsuenak euskaraz emateko helburuak gidatuta plazara
tutakoa.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen legeri hau oso erabilgarria da
eurontzat, kontsumitzaile eta erabiltzaile diren aldetik dituzten
eskubideak baliatzeko ez ezik, euskal legeak aitortzen dizkien
hizkuntza-eskubideak duintasunez eta modu eraginkor batean
gauzatzeko ere. Baliagarria da, halaber, administrazio publikoentzat,
beren babes-funtzioa betetzeko tresna egokia izan dezaten eskura.
Orobat da baliagarria epaitegietako eta arbitrajeetako arduradunak
beren jarduna euskaraz egitera bultzatzeko. Eta, zer esanik ez,
unibertsitatean ikerkuntza eta heziketa, berme osoz, euskaraz egin
daitezela ziurtatzeko ere balio dezake LEGEAK-LEYES bildumaren
ale honek.