Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Lurra zorua bailitzan

Egilea: Iñaki Petxarroman
Argitaletxea: Txalaparta, 2011
Orrialde kopurua: 160
ISBN: 978-84-8136-607-5

Ezaugarriak: 1987an garapen iraunkorraren kontzeptua lehenengo aldiz agertu zenetik, terminoak bidea egin du; agintari politikoen diskurtsoetan ez ezik, baita enpresa kutsagarrienen publizitate kanpainetan ere. Baina munduak inoiz ez bezalako arazo ekologikoak ditu, eta haren etorkizuna bera ere kolokan egon daitekeelako ideia entzuten ari gara zientzialari askoren ahotan.

Euskal Herria, zoritxarrez, ez da salbuespen: egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 1990etik 2008ra berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa %47 handitu da gure herrian. Kantauri itsasoko arrantza ia bukatu, eta armatutako atunketarietan doaz arrantzaleak munduko hainbat itsasotara. Legea nahi erara baliatu dugu natur-guneak garapen eroaren hankapean hartzeko: Itoitzen, esaterako.

Atzerako bidaiaren unea heldu delako, gogoetatzeko gonbita egin nahi dizu liburu honek. Etorri garen bezalaxe, irteera aurkitzea berez zaila izango dela jakinik ere, denbora baldin badago, has gaitezen atzera.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media