Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Ramón Losada, Eduardo Rojí, Jesús M.ª Hernández, Jesús Cuadrado
Argitaletxea: UPV/EHU, 2010
Orrialde kopurua: 342
ISBN: 978-84-9860-463-4
Ezaugarriak: Industria-ingeniariaren titulazioko ikasketa-plana berritzeaz batera,
sendotu egin dira hainbat irakasgai, hala nola eraikuntzari buruzkoa,
eta irakasleek gero eta gehiago sustatzen dituzte mota honetako
dokumentuak, aldaketoi erantzun nahirik. Ikaslearen prestakuntza
osatzeko, Eraikuntzaren Teknologia irakasgaiaren eskakizunen barruan
(industria ingeniaritzako 5. maila – Eraikuntza intentsifikazioa),
ikasleak lehen urratsak egin behar ditu lurraren azterketan,
eraikuntzarako material eta egitura baita lurra.
Ezagutza hori eskuratzea bereziki garrantzitsua da Meatzeen
ingeniaritza Teknikoa eta Herri lanen ingeniaritza Teknikoa ikasten
diharduten ikasleentzat; izan ere, etorkizunean lanbide izan dezaketen
arlo horretan, ia egunero izango dute harremana lurrarekin.
Argitalpen honetan bildu den lana, nolanahi ere, ez da lurzoruaren
mekanikari buruzko tratatu bat, ez bederen esanahi tradizionalean;
aitzitik, ikasleak lurzoruaren gaian lehen urratsak egiteko
ezinbestekoak dituen datuen eta oinarrizko kontzeptuen bilketa hutsa
da. Oro har, hiru arlotan sailka ditzakegu kontzeptuok: lurzoruarekin
eta haren gainean egiten diren jarduerak; lurzorua, eraikuntzarako
material izanik; eta lurzorua, egiturazko osagaitzat hartuta. Ez da,
beraz, lan espezializatu bat, baizik eta eraikuntzarako osagai eta
sistema hori ezagutzen hasteko oinarrizko jakintza, kontuan izanda
halako arloak konplexu direla beti.