Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Sorginak
Lehen eta orain. Afrikan eta hemen

Egilea: Xipri Arbelbide
Argitaletxea: Elkar, 2011
Orrialde kopurua: 190
ISBN: 978-84-9783-957-0

Ezaugarriak: De Lancrek izan du aipaldi liburu, mintzaldi eta antzerkietan. Zenbatek irakurtua zuten haren liburuetarik bat bederen? Zenbatek ezagutzen Akitaniako sorginetaz egin ikerketak? Vasconia euskalduna izana da duela zenbait mende arte. Euskal kultura odolean daukatela Gaskoinek.

Errege eta lege beren meneko egon gara Biarno eta Baxe Nabarran, Nabarrako Parlamentu eta Gorteak Paben biltzen zirelarik, eta sorginak epaitzen.

Amikuze-Oztibar, Akizeko diosesakoak ziren, Gaskoinak bezala. Zuberotarrak Oluekoak, Biarnesak bezala, sorginkeria eta fede borroka ari zirelarik. Elinberrizeko artxapezpikuarekin biltzen ziren berriki arte Novempopulaniako apezpikuak beren kezkak aipatzeko.

Xipri lotu zaio gaiari ttantto bat zilarra eskuetan: Bolikostan bere begiz ikusi ditu sorginak. Zer heinetaradino mintza daiteke behin ere ikusi ez den zerbaitetaz?

Baina sorginak ez dira De Lancreren garaietan mugatzen, ez eta Afrikan. Biblian aipu ziren hilazti, sorgin, madarikatze eta beste. Mendez mendez lur osoan gizonaren gogoa formatatu duen ikusmolde hori beti bizi da. Ez bakarrik mendi zokoetako jendeen gogoan!

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media