Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Koldobika Meso Ayerdi, Javier Díaz Noci, José Larrañaga Zubizarreta, Ainara Larrondo Ureta
Argitaletxea:EHU/UPV, 2011
Orrialde kopurua: 102
ISBN: 978-84-9860-319-4
Ezaugarriak: Euskal Herriko komunikabideak hamabi bat urtetan daude
interneten. Horri buruzko ikerketa ere garatu da euskal Herriko
unibertsitatean azken hamarkadan. Hainbat alderdi aztertu dira, baina
lanbide bera ere eta haren inguruko jarrerak eta lan egoera ikertzeke
dago oraindik. Hala ere, beste autonomi erkidego batzuetan halako
ikerketak burutu dira, batez ere, Galizian eta Katalunian. Gure asmoa
liburu honekin Euskal Herriko kazetari digitalen baldintza laboralak
eta haien lanbideari buruzko pentsamoldea zeintzuk diren aztertzea
izan da.
Internetek ikerketa-lerro berriak dakartza, aztertzeko baliabideen
eta ikerketa gaiaren hasierako indefinizioa gaindituta. Lehen
zailtasuna komunikabidearen konfigurazioa da: zer da
ziberkazetaritza? edo kazetaritza digitala? eta zergatik euskal
kazetaritza interneten?
Alde batetik, kazetari digitalean lan-egoera zehaztu dugu:
kontratuloturak, lan-orduak, konbenioak. Kontuan hartuko ditugu
zeintzuk diren interneteko komunikabideak plazaratzen dituzten
euskal enpresen izaera eta egitura legala.
Beste alde batetik, interneten eragina baloratzea eskatu diegu
kazetariei. Interneten zeregina gehiegi dimentsionatu gabe eta beti ere
kazetari-lanbidean azentua jarriz, baloren aldarrikapen ideala egin
gabe. Ikerketak kazetariek haien zereginei buruz duten iritziaren
barometrotzat har daiteke ikerketa hau. Horregatik, uste dugu
aurrerantzean ere jarraipena eduki behar lukeela ikerketa honek.