Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Zallako Foru Abeletxea eta Bizkaiko nekazaritzan izan duen ekarpena (1903-2009)

Egileak: Juan Ramon Muguruza eta Ramón Amenabar (testuak)
Argitaratzailea: Bizkaiko Foru Aldundia, 2010
Orrialde kopurua: 85
ISBN: 978-84-7752-460-2

Ezaugarriak: Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak Zallako Foru Abeletxearen ibilbidea jasotzen duen liburua argitaratu du. Abeletxeak aurten 106 urte bete ditu lanean eta urte horietan guztietan ekarpen handia egin izan dio Bizkaiko nekazaritzari eta orain ere lehen sektoreari ezagutzak helarazteko baliabide eta teknikarik aurreratuenak erabiltzen jarraitzen du.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen lehen herenean nekazaritzaren modernizazioa sustatzeko Aldundiaren tresna izan zen abeletxe esperimental hau. Frutazaintza, mahastizaintza eta enologiaren alorreko azterketak eta jarduerak eta produktuen teknologiaren transferentzia daude laburbilduta liburuan. Hainbat mendez eta belaunaldiz belaunaldi igaro izan diren sekretuak erabilita landu izan diren produktu berak. Orain abeletxeak bete duen zereginaren bidez jasotako ezagutzak eskaini nahi dira, gogoan produktu bikainak ekoizten jarraitzeko asmo berbera izanik. Irene Pardo Nekazaritzako foru diputatuak adierazi duenez “Gure abeletxeaz hitz egitea Bizkaiko produktuez hitz egitea da, artisau-eran ekoiztutako produktuez eta beren kalitateaz, gure lurraren usain gozoak gorde eta zapore paregabea dutenez”.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media