Balendin Enbeita.
Muxikako Ustaritz Jauregi-baserrian jaio zen Balendin Enbeita, Urretxindorraren semea. Aitari jarraiki, txikitandik erakutsi zuen bertsolaritzarako zaletasuna. 23 urte besterik ez zituela irabazi zuen bere lehen Bizkaiko Txapelketa, 1929an eta 36ko Gerraren ondorengo lehen bi txapelak ere beronek jantzi zituen.
Bertsolari eskolen mugimendua Balendinekin batera sortu zela esan liteke, beronek eman baitzituen lehen urratsak bertsolarien eskolaratze-bidean.
Baina plaza-gizona izateaz gain, idatziz ere eman zituen bertsoak. Eta bestelakorik ere paratu zuen paperetan: garaiko aldizkarietan hainbat poesia eskaini zituen eta baita Jesukristoren bizitza kontatzen duen antzerki-obra musikal bat ere.
Baserriko teilatua konpontzen ari zela erorita hil zenean, "Bizitzaren Joanean" liburuaren bigarren partea prestatzen ari zen.