Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Euskararen bidea Agurainen

Egileak: Aguraingo Euskalgintza eta Itziar Amestoy
Argitaratzaileak: Arabera eta Arabako Foru Aldundia, 2010
Orrialde kopurua: 128
ISBN: 978-84-95774-23-1

Ezaugarriak: Euskararen bidea Agurainen liburuaren helburua, 1967. urtetik gaur egunera arte Agurainen euskarak izan duen bilakaera soziala dokumentatzea da.

Helburu hau gauzatzeko, ia 45 urte hauetan euskararen berreskurapenean lanean ibili diren eta dabiltzan 100 protagonista ezberdin baino gehiagoren testigantza zuzenak jaso eta transkribatu zituen Itziarrek liburu forma eman ziezaion.

Testigantza hauez gain, kolaborazio bereziak ere izan dira: Arabako euskarari buruz hainbat ikerketa egin dituzten Koldo Zuazo, EHUko irakaslea eta Kike Fdez. de Pinedo irakaslea batetik eta Txema Preciado aguraindarraren ekarpenak bestetik.

Liburua eta DVDan bildu den lan hau auzolanaren ondorioa ere izan da. Auzolana eta belaunaldien arteko transmisioa dira, besteak beste, geroa eraikitzeko giltzarri.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media