Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Beasaingo mugak
Beasaingo paperak 18 zkia.

Egileak: José Zufiaurre Goya eta Joseba Alonso Arratibel
Argitaratzailea: Beasaingo Udala, 2010
Orrialde kopurua: 120
ISBN: 978-84-936700-5-4

Ezaugarriak: Beasaingo Paperak bildumaren 18. ale honetan Josetxo Zufiaurrek eta Joseba Alonsok idatzitako Beasaingo mugak izenburua duen liburua dugu.

Izenburutik beretik ondoriozta daitekeen legez, irakurleari Beasaingo udalerriak mendeetan barna izan dituen mugarri eta molde ezberdinak ezagutaraztea da asmoa; Gudugarreta, Arriaran eta Astigarreta herriak txertatu ahala aldatuz joan zirenak, gaur egun duen itxura eta azalera eman arte.

Lanaren testuingurua hobeto ezagutzeko, udalerriko geografiaren bilakaeraren aipamen labur eta interesgarria egiten digute egileek. Metodologia zorrotza jarraituz, mugarri bakoitzaren deskribapena egiten da, bertan irakur litezkeen inskripzioak azalduz, eta aldameneko argazkiek kokapenaren, itsas mailarekiko altitudearen eta koordenatu geografikoei dagokien informazioa ematen digute.

Maiz sarritan eta agiri bidez kokalekuaren gutxi gora-beherako tokia jakin arren, zail gertatu zaie horiek aurkitzea egileei, denboraren joanak bere lana egin baitu, sasitzak zein sastrakek begi-bistatik guztiz estaliak baitzituen.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media