Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Metaposta. Zure dokumentu-gordailu elektronikoa, zure postontzia sarean

Amaia MORENO

METAPOSTA etxeko artxibategiaren ordezko gisa sortu da, etxe askotan dagoen faktura, agiri eta paperen anabasari irtenbidea emateko asmoz. Proposamen hau, egungo Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak bultzatu duen Euskadi Informazio Gizartean 2010 Planaren barruan mamitu da.

Danimarkako e-Boks sistemaren eragina nabarmen-nabarmena delarik, METAPOSTAk “Interneten erabiltzeko moduko dokumentu-gordailu elektronikoa eta postontzia” garatzea du helburu, hiritarrentzat nahiz enpresentzat balio handikoak diren agiriak espazio elektroniko pertsonal batean era seguruan betiko biltzeko aukera izan dezaten.

Horretaz gain, METAPOSTAk ohiko postontziari dagokion zerbitzua eskainiko du mundu elektronikoan. Hiritarrek postontzi fisikoan jasotzen dituzten dokumentu asko, sistema honen bidez jasoko dituzte orain: fakturak, kontu-laburpenak, egiaztagiriak, polizak, kontratuak, zitazioak, jakinarazpenak, nominak...

Horren osagarri, erabiltzailearen ordenagailutik dokumentuak kargatzeko prestazioak eskainiko ditu METAPOSTAk, dokumentu horiek digitalki eta modu seguruan biltegiratzeko.

Photo: CC BY - Cara Bendon

Edozein lekutan, edozein unetan eta Interneterako konexioa duen edozein dispositibotan erabiltzeko moduko webgune baten bitartez egingo da zerbitzurako sarrera.
Argazkia: CC BY - Cara Bendon

Online zerbitzuetako enpresak, eskaintzen dituen prestazioen “berrikuntza eta erakusgarritasunagatik” saria irabazi berri du. Ekimena “arrakasta kasu” esanguratsuena izan da Estatu osoko administrazio eta organismo publikoen artean, sareko, interneteko eta telekomunikazio sistemen hornitzaileek osatzen duten elkarteak aukeratutako epaimahai baten arabera, 77 organismo publikoen 90 ekimenen artean.

Aukera garbia

Dokumentu hauen sorkuntzak eta bidalketak kostu handiak dakartzate, ekonomikoak nahiz ingurumenekoek. Ondorioz, tramitazioa eta igorpena elektronikoki egitea erraztuko duen aukera garbi eta merkea abian jartzeak begi-bistako abantailak eta aurrezpenak ekarriko dizkiete partikularrei zein kolektiboei.

Era berean, jasotzaileak dokumentu horiek guztiak segurtasunez, doan eta tamaina-mugapenik gabe erabiltzeko aukera izango du, agiri-galerak ekidinez eta biltegiratze eraginkorra bultzatuz.

METAPOSTAren ezaugarri nagusiak

 

 

Nola hartu alta METAPOSTAn?

1. Ziurtagiri Digitalekin

Zure txartelarekin sartu ahal izateko, irakurgailu bat instalatuta eduki behar duzu, baita txartel horrekin jardun ahal izateko beharrezkoak diren programak edo driver-ak ere.

2. Modu presentzialean

Ziurtagiri Digitalik ez baduzu, indarreko NANarekin kolaboratzen duen edozein KZgunera joanez erregistra zaitezke METAPOSTAn.

3. Zure on-line bankan

Zure finantza-entitatearen online bankan alta eginda edukitzea soilik beharko duzu.

Hurrengo entitateek haien online banako zerbitzuen bidez kolaboratzen dute METAPOSTAren alta-hartze prozesuan: Bankoa, Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Laboral - Euskadiko Kutxa, Vital Kutxa, Iparkutxa, Kutxa.

PACK PYME. Enpresa txiki eta ertainentzako plana

METAPOSTA ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko garatzen ari den funtzionaltasunen artean ETEentzako plana dugu (“Pack Pyme”). Honako hau, enpresa txiki eta ertainentzat eta bitarteko erakunde eta instituzioentzat (udal txikiak, kirol federazioak, etab.) diseinaturiko aplikazioa da, Internet bidezko elkarreragina hobetzea erraztuko diena.

“Internet, Informazioaren Gizartea eta eremu guztietako komunikazio elektronikoak zabaltzen laguntzea da METAPOSTAren bultzada estrategikoaren funtsa” laburbiltzen du Sabalzak, METAPOSTAko presidenteorde betearazlea Sareko postontzi eta dokumentu-gordailu elektroniko hau aberastuko duten aplikazio berriei erreferentzia eginez.

Pack Pyme-aren helburua:

Edozein enpresa edo erakunderi dokumentuen paketeak bidaltzea oso erraz METAPOSTAren bidez. Era honetan, ETEak igorle bihurtzen da, harpidedun eta asteroko bidaltzeen kopuru mugatu batekin.

Gainera, harpidetzen kontrola, bidalketen prestaketa eta deskargak kudeatzeko aplikazio erraz bat ere badu.

Enpresentzako onurak:

Erabiltzaileari arreta emateko zerbitzua
Metapostari buruzko edozein kontsultarako, erabiltzaileari arreta emateko zentroaren bitartez egin dezakezu 902540540 telefonoan edo metaposta@metaposta.com posta elektronikoaren bidez.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media