Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Manuel Pozo Rodríguez, Javier González Yélamos, Jorge Giner Robles
Argitaletxea: UPV/EHU, 2009
Orrialde kopurua: 346
ISBN: 978-84-9860-160-2
Ezaugarriak: Geologia Praktikoa erabilera anitzeko lana da, eta Lurraren Zientzietako praktika-liburuetan gaur egun dagoen hutsunea bete nahi du. Liburuak geologiako praktika-espektro zabalerako balio du. Hala, lehendabizi, mineralak eta arrokak nola identifikatu azaltzen da. Ondoren, praktika batzuk proposatzen dira, mapa topografikoak, geologikoak eta airetiko argazkiak nola erabili ikas dezan ikasleak. Liburuan taula, irudi eta argazki ugari sartu dira, koloretako 32 orri ditu, bai eta zailtasun ezberdineko ariketa ugari ere; hori dela eta, ezinbesteko bilakatu da Lurraren Zientzietako irakasgaietako laborategi-praktikak egiten dituen ikaslearentzat, bai oinarrizko mailetan bai aurreratuetan.
I. blokea. Mineralak eta arrokak. Interes ekonomikoagatik (meak, industrialak) edo genetikoagatik aukeratutako mineralen identifikazio-praktikak egiten dira. Halaber, arroka igneo, metamorfiko eta sedimentario nagusiak ezagutzeko metodologia ikasten du ikasleak. Mineralen eta arroken “visu” bidezko ohiko identifikazio-metodoekin batera, mineralen identifikazio-teknika arruntenak biltzen dituzten bi praktika sartu dira: X izpien difrakzioa eta mikroskopia optikoa.
II. blokea. Paisaiaren formen analisia mapa topografikoak eta airetiko argazkiak erabiliz. Erliebearen irudikapena plano batean egiten erakusten zaio ikasleari. Eremu bateko mapa topografikoaren edo airetiko argazkiaren azterketak ematen duen informazio gehiena lortzeko beharrezko metodologia ikasten du. Paisaiaren formen analisian, arreta berezia jarri da ingurumen-alderdietan, bai erliebe litologikoen eta estrukturalen azterketan, bai ingurune garrantzitsu batzuetan, hala nola flubialean, eolikoan edo glaziarrean.
III blokea. Mapak eta zehar-ebaki geologikoak. Kartografia geologikoaren oinarrizko kontzeptuak ulertzeko aukera du ikasleak, hala nola norabideak, okerdurak eta diskordantziak. Ingerada estrukturalen kontzeptua azaltzen da, bai eta horrek geruzen trazaduran duen erabilera ere. Arreta berezia jarri da zehar-ebakiak egiteari dagokion atalean; zailtasun-maila askotako zehar-ebakiak, hainbat egituratakoak (tolesak, failak) eta materialetakoak (zutabe estratigrafikoa). Zehar-ebaki eta mapa geologikoetatik lortutako historia geologikoaren interpretazioa ere bloke horretan azaltzen da.
Liburu honetan landu diren 24 praktikak Geologiako ikasleentzat ez ezik, interesgarriak dira Ingeniaritza, Geografia Fisikoa, Ingurumen Zientziak edo Ekologiako ikasleentzat ere.