Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Andres Iñigo, Patxi Gale
Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2011
Orrialde kopurua: 229
ISBN: 978-84-95438-74-4
Ezaugarriak: 229 orrialdeko izendegi hau bi ataletan banatua dago. Lehenbizikoan, Euskal Herriko udal izendegi osoa ematen da alfabetikoki. Udal izen bakoitzarekin batera, lau informazio ageri dira: euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta kokatua dagoen lurraldearena. Informazio hau bi azpiataletan antolatu da. Lehenbizikoan udalen euskal izena hartu da abiapuntutzat, eta bigarrenean egungo izen ofiziala.
Bigarren atalean udal izenak lurraldeka ageri dira. Lehenbizikoan bezala, bigarren honetan ere udalen informazio ematen da: euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta, kasu honetan, eskualdea.
Lurralde bakoitzeko informazioa hiru ataletan antolatu da. Lehenbizikoan udalen euskal izena hartu da abiapuntutzat eta bigarrenean egungo izen ofiziala; bi zerrenda horietako izen anitzetan oin-ohar argigarriak gehitu dira, nola deklinatu behar diren adierazteko. Hirugarren atalean, berriz, udalak eskualdeen arabera banatu dira, baita Nafarroan merindadeka eta Zuberoan kantonamenduka ere.
Izendegian 33 izen berri sartu dira, azken urteotan sortu diren udalenak. Bestalde, eta egindako ikerketen ondorioz, forma batzuk zuzendu edo baztertu egin dira, eta zalantza batzuk argitu. Kasu guztietan azaldu dira aplikatu diren irizpideak, bai eta ageri diren aldaketen zergatia ere.
Azkenik, bi eranskin lagungarri sartu dira: bata, liburuan berean txertatua, Euskaltzaindiak azken urteotan onartu dituen onomastikaren inguruko hiru arau, Euskal Herria izenarena horien artean; bestea, liburuaren atzeko azalaren barnean doan mapa. Mapa horrek Euskal Herriko udalerri guztien kokapen geografikoa azaltzen du, udal bakoitzari dagokion euskal izenarekin. Aldi berean, argi adierazten da zein herrialdetan dagoen kokatua udalerri bakoitza.