Indalezio Bizkarrondo Bilintx 1876ko uztailaren 22an hil zen

Indalezio Bizkarrondo

Indalezio Bizkarrondo.

Izen osoa Gillermo Joakin Indalezio zuen. Donostian jaio zen 1831. urteko apirilean.

Gaztetan eskaileretatik behera erortzeak aurpegia desitxuratuta utzi zion. Hortik zetorkion nonbait Indalezio Moko goitizena.

Zorigaiztoa lagun izan zuen bere bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aitzina, errenka ibili zen betirako.

Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen Donostian, 1869ko apirilaren 5ean eta hiru seme-alaba izan zituzten.

Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen Hirugarren Gerra Karlistan, karlistek hiria inguratuta zutelarik. 1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arratzain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, euskal foruak deuseztatu zituzten egun berean.

Baserri munduko idealizaziotik urrunduta, amodiozko poesia landu zuen batez ere Bilintxek. Sentimendu handiko idazlea zen, amodioaren aurrean biluzik agertzeko lotsarik ez zuena.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media