Jean Etxepare Bidegorri 1877ko urriaren 30ean jaio zen Argentinan

Fuente: Argia - Gure mendea

Jean Etxepare Bidegorri

Jean Etxepare Bidegorri.

Zalantzarik gabe, mende hasierako Iparraldeko idazle interesgarriena dugu Etxepare mirikua. Argentinan jaio zen, Mar Chiquita herrian, baina haurra zela bueltatu zen Euskal Herrira. Gurasoak Larresorora eraman zuten apaiztu zedin, baina berak ez zuen erlijiorako joerarik. Garaiko idazle laiko bakarrenetarikoa izateaz gain, agnostikoa ere bazen eta horrek ez zion batere bide samurrik utzi idazlanak argitaratzeko garaian.

Eskualduna aldizkariko kolaboratzaile izan zen. Bi liburu argitaratu zituen bizi zela: “Buruchkak” artikulu-bilduma eta “Beribilez” bidai kronika. Berriki, bere lan guztiak argitaratu ditu Piarres Xarritonek.

Eskualtzaleen Biltzarreko lehendakari izan zen eta baita euskara bultzatzeko ekintza askoren eragile ere.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia