Andima Ibinagabeitia 1967ko azaroaren 2an hil zen Venezuelan

Fuente: Argia - Gure mendea

Andima Ibinagabeitia

Andima Ibinagabeitia.

Elantxoben sortu eta bertan egin zituen bere lehen ikasketak. Gero, Historia eta Humanitateak ikasi zituen Loiolan, Filosofia, Matematika eta Metafisika Burgosen eta Teologia eta Zuzenbide Kanonikoa Belgikan.

Arazo politikoak medio, Ibiñagabeitiak Parisera jo behar izan zuen —bertan ezagutu zituen Txomin Peillen eta Jon Mirande bere lagun minak—. Handik Caracasera alde egin eta bertan bizi izan zen hil artean. Lanbidez euskara-irakaslea, kultur eragile nekaezina genuen. Beronek sortutako Eman euskal aldizkarian eta Euzko-Gogoa-n makina bat artikulu idatzi zituen —horietarik asko Idoyaga eta Norbait ezizenez—, eta baita Egan, Olerti, Jesus’en Biotzaren Deya eta Irrintzi aldizkarietan.

Itzulpenak eta euskara ikasteko lan didaktikoak nabarmendu ziren bere idazlan guztien artean.

1970ean, Andima Ibiñagabeitia Saria sortu zuten Caracasen bere ohorez.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia