Jose Manuel Etxeita 1842ko abenduaren 13an jaio zen Mundakan

Fuente: Argia - Gure mendea

Jose Manuel Etxeita

Jose Manuel Etxeita.

Marinel aparta, Etxeitak itsasbidaia luzeak egin zituen Hego Amerikara eta Filipinetara —Manilako alkate izatera iritsi zen—, eta dirua eginda itzuli zen Mundaka bere sorterrira, atseden hartzera eta euskal idazlanak sortzera.

1909an argitaratu zuen “Josetxu” bere eleberri nagusia. Ez zen abentura-nobela, biografia irakurrita espero zitekeen moduan. Garaiko moldeen legera, euskara eta fedea eta autoritatea bezalako baloreak defendatzen dira ohitura-nobela honetan. Urtea betetzerako bigarren eleberria plazaratu zuen: “Jaioterri maitia”.

Irakurketa atsegineko idazlea, bizkaiera kolokiala erabili zuen. Halaber, oso modu naturalean tajutzen zituen elkarrizketak.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia