Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Pedro Mari Otaño.
Lehenengo Donostiara eta geroago Ameriketara joana, Buenos Airesen “Laurak Bat”en euskara irakasle bezala dihardu. 1906an bere Artzai mutila opera argitaratzen du, Felix Ortizen eta San Pelayoren musikaz, argentinar hiribilduko Victoria antzokian estreinatuz. 1904an, Donostian 1930ean berrargitaratuko ziren Alkar izeneko olerki-hautaketa argitaratu zuen. 1959an, “Kuliska Sorta”ko 31-32 alean, irakurleari, sarreraz gain 33 olerki dituen bere poesiei buruzko alea eskaintzen dio.
2010ean ezagutzera ematen da eskuz idatzitako Pedro Mari Otañoren koadernoa. Bertan, Buenos Aireseko Laurak-Bat elkartean 1904an sortutako Euskarazko Katedran eskainitako saioetan erabili zituen hiztegia eta gramatikari buruzko oharrak ageri dira.
[+] Informazio gehiago