Idatzi

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Kubako Iraultza frantziskotarren Anaitasuna aldizkarian (1959-1961) (III/III)

Mikel ERKOREKA GONZALEZ
Angel ZELAIETA GISASOLA

9. Kennedy: zuzentasuna: Fidel Castro: “teddy boy”?

“Kennedy lendakariak, bere lenengo berbaldian, olako gauza zuzen eta ederrak esan dauz:

“Gizonaren eskubideak ez datoz Estadu baten ontasunetik, Jainkoagandik baiño”, “Lur onetan Jainkoaren naia, geurea balitz lez betetan alegindu bear gara”.

Kennedyk, bere indar guztiagaz, alkar lagundutera dei egin deusku, bearrizanik gorrienean aurkituten diranetatik asita.

Gizon adoretsu onen berbak, itxaropen apur bat sortu dabe mundu artekatu onetan: konfiantzea lako zeozer. Gaur bake larria daukagu benetan; bildurrez egiñeko bakea. Gizona, bere eskuetatik urten daben izakien aurrean dardarka aurkituten da, bildurgarriak diralako. Ondo esan dau Kennedyk: “Gizonak ba-dauko munduko pobretasun guztia desegiteko almena, baiña beste alde batetik, bizitzaren errasto danak garbituteko indar bildurgarria be bai bere eskuetan”.

“Anaitasuna bear dogu”, esan dau Ipar-amerikako lendakariak. Indarrezko bakea trixtea da. “Legez egindako ekilibrioa bear dogu: indartsuak zuzenak izanez, argalak pozik aurkitu daitezan”. Zuzentasuna: gizonaren deretxoak errespetatu, libertadea gorde.

Anaitasuna aldizkaria

Anaitasuna aldizkaria.

Kennedy prest dago bakea gura dabenari bidera urtetako. Gerra negargarri baten mamua aldenduteko alegiñak egin gura dauz. Baiña argi esan dau: ez gaitu bildur lotzagarriak (sic) iñoiz atzeratuko.

Argi ikusten dogu Kennedy-ren proposito danen erdian Jainkoaren legea dagola. “Jauna, ipiñi Zure eskuak bere eskuetan”.

Cuba gurutz bide larrian dabil. An dana dago iruntzetara, dana aldrebes. Gizonaren deretxo guztiak zapaldu dira. Eta Kennedy-ren dei zintzoak ez dau izan erantzunik. Norbaitek, Fidel Castro “teddy boy”—ganberro bat dala esan dau. Baleiteke. Dana dala borondate on gitxi ikusten da beregan. Urte bien barruan Cuba lur jota gelditu da. Eta amar urte gitxi izango dauz lengo mallara igoteko.

Askok uste dabe, Castro indarrez zapaldutea izango litzakela onena. Baiña Cubako egoerea ez da Estaduko golpe bategaz konpondutekoa. Gizonak bonbaz il leitekez, ideak ez, ostera. Fidel Castrok metxa bildurgarri bat biztu dau Hispanoamerika guztian. Eta metxa ori amatetako, an, zein Afrika edo Asian, jutizizko bidea da bide bakarra: justizi geiago. Kennedyk arduraz esan dauana: zuzentasuna.

Cubako ori, ejenplo ederra izan da Hispanoamerikako naziñoentzat. Ikusi dabe komunismoa pizti txarra dana. Baiña alan da guztiz be urduri ta artekadu dago gauzea. Ez dago bear dan beste justizi, eta sarritan ez dira gizonaren deretxoak errespetaten. Eta bien bitartean, or dabil komunismoa, al daben moduan musturra sartzen.

Ordu larrian dago Hispanoamerika, eta Ipar-amerika, konturatu ondo konturatu da. Kennedyk eskeiñi deutse laguntasuna, eta betarrak ontzat artu dabez bere eskeintza on eta zintzoak.

J. K. Guarrotxena1

10. Komunismoaren dotriñea

“1.- Materia besterik eztago. Gizona eta gizadia materi onen zatiak ze eztira. Soziedadea gizon arteko artu-emonaren frutua. Artu-emon oneek, batez be ekonomikoak, soziedadearen oñarriak dira. Eta soziedade onen istoria lege derriorrezkoak eta bardiñak zuzentzen dabe.

Libertadea ezta lege naturaleengandik norbera askatutzea, eurak ezagutu eta nor-bera usteetarako zelan aprobetxatu leikeezan jakitea baño.

2.- Soziedade onetako aurrerapen guztien eragillea gauza materialen produziñoa da. Soziedadea itsua da. Derriorrezko legeak eraginda egiten dau dana. Olantxe pasau da bost malla oneetatik: lenengo gizonena, esklabuena, feudalismoena, kapitalisimoena eta komunismoena. Gizadi onen aurrerapenik aundiena eta azkenengo mugea komunismoaren etorreria da. Orduan ezta izango pobre eta aberatsik. Ezta egongo klaserik eta propiedaderik.

Komunistak sarritan kisti?au zintzotzat urratzen dira

Komunistak sarritan kistiñau zintzotzat urratzen dira.

3.- Eztago betiko dan moralik Estaduagaz ondo dagoana dana dago ondo eta dana da ona. Beren kontra dagoana dana txarra. Ostutea, erretea, iltea, dana da ezin obea komunismoaren komenientzia bada. Gizonak onak edo txarrak direan jakiteko be orixe jakin bear da: Estaduakaz zelan portaten diran.

Orrexegaitik Relijiñoa gauzarik eta txarrenatarikoa da, gizonen benenoa, eta benenorik txarrena, eta ori Estaduaren kontrako gauza asko agintzen dauazalako.

4.- Arin edo nekez etorriko da Estadu sozialistea. Derriorrezko gauzea da.

Komunismoa obreruen partidua da. Obreru klasea da rebuluziño au egiteko aukeratua. Rebuluziño au gerrearen bitartez edo al dan moduan egin bear da, dana da ona orretarako bada ta.

Rusian egin eben au lenengo aldiz. Bertan dago 1956-ko urtetik “Kominform”, mundu guztiko komuanismoen zuzentzaillea. Euren biarra beti da ixilla. Alde guztietan egonarren ez dira presentaten aintzakotzat, bestela baliteke inork ez artzea ta. Azpitik egiten dabe euren egitekoa.

Euren burutxoak ondo aukeratuta egoten dira, eta obeto pagauta. Egizko komunistea izatea oso gatxa da, kondizio gogorrak bete bear dira. Orrexegaitik, Rusian bertan be sei milloi dira bakarrik komunistak, au da, 3 %. Partidukoa izatea gauza aunditzat eukiten dabe. Regla ikaragarriak daukez, eta bete egin bear nai ta ez armaen indarrez besterik ezpada. Nai eztabenak “purgau” egiten dabez.

5.- Komunismoa ateo da, au da, Jaungoiko bagea. Materia besterik ezpadago eta dana bada materia, ezin egon Jaungoikorik ez antzekorik. Euren obligaziño gogorra da Jaungoiko eta erlijiño guztien kontra egotea. Batez be Katolizismoaren kontra txarrena eida eurentzat eta. Orretarako esan bear dautsee erlijiñoa benenoa dala, aberatsen erlijiñoa, euren arerioen erlijiñoa.

Paulov dabe komunistok euren maixua. Mutikoak artu nai izaten dabez batez be eurentzat. Zaarrik ez ei dabe bear eta. Ume umetatik artu ta jo ta ke diardue mutil oneen buruak komunista pentsamentuz ondo ase arte. Alemanian, komunistaen aldean, 1956-ko urtean, aste oso-osoa igaro eben ango mutikoak. Españako azkenengo gerrako kantak ikasten. Gero jolas ugariak be izaten dira. Gerrak egiten dabez komunista eta faszista artean. Gerra oneek amaitzen dira koministaen triunfoakaz.

Askenean (sic= azkenean) umeak sinistu egiten dabe. Eta asitakoan or botaten dabez mundu guztian zear komunismo azia zabaltzen. Rusian dan-danak ikasi bear dabe komunismoa, nai ta nai ez. Zuzentzailleentzat eskola apartekoak daukez. Rusiatik kanpora be aurkitu dira eskola oneek.

Geinetan bizitza gogorra eroaten dabe: goizeko seiterdietan jagi eta arratsaldeko zortziterdietan biarrari itxi.

Ara emen komuaismoatzaz gauzatxo batzuk. Datorren illean jarraitzekotan ixten dot. Euren metoduak edo biar egiteko moduak esango dautsuedaz. Bien bitartean ikasi komunistaegandik lan agiten. Eta pentsatu baita, zelan kontra egin geinkioen.

Danak diñoenez, Eleiza eida, bakarrik, bear dan beste indarrekoa komunismoari kontra egiteko.

F. Antonio Zubizarreta”2

11. Kubako goraberak

“Beste diskurso itzal bi bota deuskuez, eta biak aste baten barruan, Kastro anai beroek. Ogei milla ikasleren aurrean aolako gauza dotoreak esan dauz Raúl Kastrok: “Gobernuaren patzientzia amautuaz (sic) doia. Eliz gizon eta kristiñau buru gogor askoren ardurabakotasunak agortu dauz gure pasientziaren askenengo (sic) iturriak”.

Oraindiño egun gitxi dirala abade bat atrapau eieben polborin bateri sua emoten. Baiña lastimea. Raúl Kastrok ezin esan noiz zan eta nor zan abade zantar a. Ezta nun egoan egun areetan. Egia izan balitz laster aterako eben bai periodikoetan bere erretratua. Zer besterik nai leukie eureek olako erretrato bat baño besterik.

Aita Xabier Arzuaga

Aita Xabier Arzuaga. Arantzazuko fraillea.

Raúl Kastrok beraunek esan eban “abade eta fraille guztiak sotanadun kriminal batzuk ze besterik etzirala be”. Geratu barik dabiltz anai biak, bata baño bestea beroago eta zitalago, bai radioz, bai periodikoz eta bai telebisiño eta berbaldietan, eleiz gizonak inperialista ziztrin eta diruzale batzuk besterik eztirala deadarka.

Azpalditxotik diardu Kubako gobernuak bertako obispo eta kardenalaren aurka. Ikusten zan etorrena. Komunisten metuduak dira: Made in U.R.S.S. Arteaga kardenala eta obispo inportanteenak dira batez be euren kaluni guztien pagatzaileak.

Bero dabiltz ba Kuba aldean. Zer pasako dan? Ez daigun uste izan beintzat dana doala txarto Kuban be. Badago amaika elemento on eta fin bertako gaztediaren filetan be. Esan neuntsuen zelan esan eban Aita Xabier Arzuagak esperantza guztiak ipini geinkeezala, eta bildurrik barik, Kubako gaztedi onetan. Eta orain aparte esan gura deutsuet beste gauza au: Aita Arzuaga Kubara joan dala barriro. Zertara? Jaungoikoak alan ni badau, besterik ezpada, bere odola emotera.

Bost eguneko permisua emon deutso Kastro bizartsuak. Oraindiño akordau egiten da antza Aita Xabierretzaz eta batez be bere baliotzaz. Beintzat itxi deutso arantz joaten, denpora gitxirako bada be. Ezin egin izango dau gauza aundirik bost egunean, baña bai bertako gazteekin alkar-ikuste bat euki eta aurrerantzean zelan jokatu bear daben esateko beste. Badakizue zelan Aita Xabier Arzuaga Kubako Konsiliario Nazionala dan. Txalogarria ba Aita Arzuagaren balorea eta ausarditasuna. Jaunak ondo zuzendi (sic= zuzendu) dedilla.

Danen ustez, Kubaren salbazioa bertako gaztedian dago. Eleiz gizonak danak dira españatarrak, eta an españatarra eta antirrebuluzionario, lapurra, traidorea eta falanjistea dana da bardin gaur egunean. Orregaitik bertakoekin egin bear da ba egitekoa. Eta itxaropena euki bear dogu gazte oneetan. Eztagoz lo ez. La Quincena errebisteak, katoliko errebista bakarra gaur Kuban, iru milla ejenplartik ogeitamar millara pasau da. Fidel Kastrok berak be bein baño geiagotan ikusi dau gaztedi onen indarra eta balioa. Orregaitik esan deutse bere alde paretako ainbat bidar. Baña badakie zer egiten daben ondo. Euretatik askok euren odolagaz pagau bearko dabe euren leialtasuna. Eta au ondo dakie eurek. Baña diñoenez: “Kristogaz edonora”.

Poztutzekoa da onelako gaztedia ikustea. Baña badaukagu guk be obligaziño bat. Eta obligaziño au Aita Arzuagak ondo agertu euskun: otoitz egiteko obligaziñoa. Otoitza indarra da.

Egin daigun bada otoitz Kubako gazteen alde.

Antonio Zubizarreta”3

12. Komunisten metoduak

“Esanda dago komunismoa ateoa, edo Jaungoiko bakoa dala. Orregaitik ba eztauke ez moralik, ez antzekorik. Euren morala, Estaduaren probetxua edo komenientzia da beti: Estadu komunisterentzat ona dana, dana da ona. Zer esanik be ez indarra, zigorra, bildur-jaurkerea, bonbak, eriotzak eta beste olako gauzak ezin obeak direala. Baña edonun sartutzean ez dira orretara agertzen. Ori baño listoagoak badira, eta jakitea dabe bai ondo zelan ixildu eta eskutatu euren gogapen gaiztoak.

1.- Infiltraziñoa. Itxura eta iasako personatzat sartzen dira kargu baten usaintxoa artzen daben tokietan. Olantxe gazteen kuadrilletan eta batez be eskoletan; eta baita, guzurra dirudi baña, komentuetan euretan be. Sindikatuak izaten dira batez be eurentzat desiatuenak.

2.- Asoziaziño neutralak. Zarritan fundaten dabez komunistak alako “asoziaziño neutralak” edo dira diralakoak. Neutralak izenez, baña iñoiz be ez izatez. Bertako kargu edo ofiziotxoak ondo gogor artuta egoten dira komunisten eskuetan. Asoziaziño oneek jakituria zabaltzeko eta ez dakit nik zenbat gauzatarako izaten eidira. Baña euren egizko finalidade bakarra lagun barriak batzea izaten da. Gauza guztiak ilustraziño eta jakituriaren izenean esaten dabez. Eta ilustraziño eta jakituri ori badakigu zalakoa izaten dan: Jaungoikorik eztagola, materia besterik eztagola, gizona monotik datorrela eta abar. Orixen da euren jakituri barria.

3.- Frente alkartuak. Komunistak dana egiten dabe, itxuraz beintzat, naziño eta erriaren onerako: bera aunditzeko, bera indartutzeko. Gaur bertan zelan dabilz ba Kuban? Denpora asko eztala Kubako “Gaztedi Sozialisteak” aulako dei politak bota ebazan: “Gazteak, alkartu zaitezte”. Katolikoeri eureri be eurekin alkartzeko eskatu izan deutsee: “Katoliko gazte orreek be, gure kontra egin barik, betoz ordu onean gugana; danok bat eginda, gaztedia eta gure Kuba maitea salba dagigun”. Berba politak benetan tranpa eta pentsamentu txarrez beterik ez balegoz.

4.- Etsaiaren dibisiñoa. Esandakoaren antzekoa da metodu au. Ardura aundia izaten dabe beti dibisiño lan onetan. Ondo baiño obeto dakie zelako errazoi aundia eukan Kristok: “Edozein erreiñu zatituta badago, laster da beian”, esan ebanean. Etsaiak banatu ezkero laster egiten dabe euren egitekoa. Ejenplo ederrak daukaguz Europako naziño askotan eta Txinan. Eleizeagaz beragaz be bardin egiten dabe. Abade pobre eta aberatsaz asten dira lenengo; gero etxeko eta estranjeruatzaz. Askenean esaten da Erligiñoa Inperialismoaren lagunen kontua dala, erriarean benenoa eta opioa. Eta laster etorten da abadeengandik urruntzea eta Erromagaz austea. Txinan gaur eurak egindako “obispo” apartekoak daukez. Benetan apartekoak!

5.- Etsaien famia zapaltzea. Naikoa zan Stalinen denporan, bat erriaran etsaia zala esatea, eta au edozer gauzagaitik esaten zan, urrengo egunean kunetan aurkitzeko. Olako etiketa asko manejetan dabez komunistak. Bein edo bein edozeñeri “reakzionarioa” esaten badeutse, kito, ez da besterik bear.

6.- Beste partiduak. Aparteko maixuak dira beste partiduekin bat egiten eta azkenengo orduan talo osoagaz geratzen. Partidu oneek eztabe zarritan olakorik uste izaten, baña larregitan pasa da gauzea ez ikusteko. Liberalak, eta nazionalismoak dira batez be eurak inketan diran mobimentuak. Ara or Afrika guztia sutan. Gustora dabiltz oraintxe komunistok sekulo bada, Lumunbaren eriotzat (sic= eriotzak) grazi gitxi egin deutse baña.

7.- Besteen lanak eurenak balira lez zabaldu. Kuban gertatzen dana. Azpalditik egoan Eleizea deika “Reforma Agraria” bear-bearrekoa zala eta ainbat ariñen egin bear zan gauzea zala. Baña Kubako gaurko komunistak ezteutsue olakorik esango, eurena eta bakar-bakarrik eurena dala ze. Egia esateko, egiten diarduen “Reforma Agraria” ori eure na da bai bakarrik, Eleizeak iñoiz ontzat emon ezin leiken reforma komunistea.

8.- Justizia. Berba au usetan iñoiz lotsarik eztabe izaten. Naziorik geienen lagun izateko, justiziaren lagunik eta zintzoenak eta amorrotuenak legez agertzen dira. Baña justizi au, justizi komunistea beti. Ikustea baño eztago zelan dabiltzen Suramerika guztian zarataka eta aupadaka askatasun eta libertade eske. Eurak dira justizi eske dabiltzanak eta erri areen sentimentuak zitaldu eta goritu dabezenak. “Bera Inperialismoa, bera yankitarrak, bera inglesak”. Eta bitartean aastu edo kontixu Rusiaren inperialismo zantarra eta nabarmena, Ungria eta beste olako gauzatxoak.

Ara emen komunismoaren metodu batzuk. Danak dira onak eurentzat. Buruko miñik gogorrena Eleizeak emoten deutsee. Ortik euren ukusi-ezin (sic) zitala Eleiza eta eleizgizonentzat. “Fedea makaldu bear da —diño komunista batek— gure alegin guztiak orretaraxe zuzendu bear doguz, ia egunen batean iko eldua lez jausten bada fede zikin ori”.

Eta or tabernetan eleizgizonen kontra berbetan dabiltzanak, zer uste dozu direla? Komunistak? Ez komunistak bear bada, jakinez beintzat, baña ortixik asten dira komunistak. Zarritan uste izaten da norberaren buruagaz pentsatzen dala, baño askoren berbak eztira, beste aldeen baten batutako egi itxurazko astakeri batzuk besterik. Amaika bidar pentsatu dot olako gauzak entzutean: “Baiña gizona, ete dakie gixajo orreek, edo susmatzen ete dabe pentsamentu orreek komunistaren batek zabalduta egon leikezenik? Nundik artu ete dabez gauza orreek? Nun edo nun entzun dabez euren buruak emonak eztira ta”. Egia esan, euren-eurenak balira lez botatzen dabez, orduantxe laban erreneko ogia lez. Epelak diralakoan.

Uste dotanez errexegi atxekitzen da Eleizea eta eliz-gizona. Gitxik pentsatzen dabe bear bada euren alde erresatu bear dabenik, baña atxekiak atera, ori danak. Benetako kristiñauak bagiña elitxaku olakorik pasauko. Eleizea geure ama dogu eta amari dagokion errespetu eta maitasunez begiratu bear geunskio.

Antonio Landeta”4

13. Egoamerika bide-kurtzean: Bolivian komunismoak ateak zabalik

“Egoamerikaren ordua eldu da, bide-kurtze baten aurkituten yaku politikearen zein kulturaren aurrean. Eta ain inportantzi aundiko momentuan katolikook ezin aztu geinke Egoamerika. Kulturaren aurrean erlijiñoaren aurrean bide bat artu bearrean aurkituten da, ta guk bide zuzena erakutsi geinkio. Egoamerikaren ordua, geure ordua dogu katolikook.

Aita Xabier Arzuaga

Komunistak danari guzurra diñotse.

Denpora asko ez da Amerika onetara etorri naizela, baiña beingoan ikusten da emen dagon artekatasuna: politikan eta erlijiñoan —kulturan—. Oraingoan Boliviaren gañean esango deutsuet zeozer. Bolivia Egoameriketako naziñorik atzeratuenetakoa da, ostera baleiteke orrexegaitik interes geienekoena izatea. Emen dana dago egiteko, iñoiz atxurrak ikutu bako basoan lez.

Ekonomia be atzera dago, billotzik lez. Ointzu arte kanpotarren eskuan egon da bertoko aberastasun guztia. Eta kanpotar askok boltxikoak ondo bete dabez emengoen kontura. Asko eztala gobernuak eskua sartu dau arlo onetan, eta naziñoa gelditu da aberastasun guztiekaz. Baña zoritxarrez aberastasun ori ilda lez gelditu da, emen aberastasunak esplotateko modurik eztagolako. Ekonomi arloan dana dago egiteko, dana ezerezean. Ortik ikaragarrizko problemak sortuten yakoz gobernuari eta beti dago kilikolo, segurantza barik. Eta bien bitartean komunistak lo eztagoz: euki be badauke ate zabal bat idigita Bolivia onetan. Len esan dotan lez, kultura arloan dana dago egiteko; eztago justiziaren errastorik goikoetatik asi ta berengoetaraiño; eta familia barritz (sic= barriz) deseginda dago: ara or komunisten atea zabalik.

Ez kultura, ez justizi, ezta familiarik be

Bolivia analfabetoz beterik dago. Au egi negargarria da. Oraintzu arte erri geienak eskolarik be eztabe euki. Zorionez azkeneko urteotan asko egin da alde orretatik. Baiña oraindiño ba-dago zeregiña ugari instruziño kontuan. Eta danok dakigun lez, kulturarik ez dan errian kriaduak izan oi dira ugesaba, —bizioak, birtute—.

Justizia zer dan be ez dakie emen. Danak ostuten dabe al daben guztia. Egun baten La Paz-ko “Justizi etxearen” aurretik pasatu giñan. Etxe aretako eskalleratan andrasko asko egozan jesarrita. Mire egin da, nigaz yoyan bertako bateri itaundu neuntzan: —onek andra guztiok zer egiten dabe emen? Justizi eske etorri dira ala? —Bai zera. Orrek danak testigu faltzotzat egiteko dagoz or. Diru apur bat emon ezkero, beingoan egiten dabe juramentu; ebanjelioaren gañean be bardin —Eta epai-maikoak ez dakie ori? —Bai ondo be; baiña arek be diru apur bat artu ezkero pozik.

Eta kultura ta justizi ezak beingoan dakar familiaren ondamendia. Eta aurkitu be ondo aldrebes aurkituten da familia Bolivian. Edozein sistrinkeri naikoa da eskontzako batasuna austeko. Eskontz austea eguneroko kontua dozu emen. Eta asko ez dala lege barri bat emon dau gobernuak, dibortziorako erreztasun aundiagoak emonez. Katoliko zintzotzat dagozan politiko askok lege orren alde urten dabe. Ori dala-ta, La Paz-ko artzobispoak eskomulgatu egin dauz lege ori baieztu dabenak.

Liden antzeko bat

Bolibian esan leike eztagola lider antzekorik. Beste Fidel Castro bat balego, Kuban baiño bide errezaga legoke Bolivian komunisnoa sartzeko. Gizon bat badagola esan leiteke, lider itxurakoa: Lechin. Azkeneko egunetan eskoi aldera jo dabela dirudi, baiña kontuan eukiteko gizona da bera. Iparrameriketarrak konturatu dira, euren artean dauke adiskide egin naiez. Lortuko ete dabe ezer. Lechin indio utsa da, eta indio onek aurretik arpegi polita erukutsi arren ba-daki atzetik ostikadea emoten.

Jon Kepa Guarrotxena”5

14. Kuba kurutzean

“Kuba. Amerikako lenengo Estadu komunistea”. Auxe zan lengoan leidu naben periodikoaren asierea. Eta beratxoago, letra txikiagoaz, beste auxe ekarren: “Bakearen Lenin-saria Kastrorentzat”. Urrengo orrian: “Kontuz ibilteko diñotso Kastrok Kennedy lendakariari New York eta Washington beste Hiroshina eta Nagasaki batzuk biurtuta ikusi nai ez badauz”. Eta onelako naikoa badakar aspaldi onetan.

Anaitasuna aldizkaria

Anaitasuna aldizkaria.

Zer gertatzen yako ba “bizardunari”? Jumm...! Alakoa dago yankien kontra, bera bota gurarik sartu ziran egun aretatik! Esturea be bear bada igaroko eban, baña gaur astoputza baño arroago eginda dago. Alejandro Nagusia, Anibal edo Napoleon eztanik eztau pentsatzen beintzat. Bere garraxiak eta bere arrantzak iñoiz baño aundiagoak eta arroagoak dira. “Betoz —diño— amerikanuok eta neuk erakutsiko deutsiet nor nazen”.

Egon be txarto dago oraingoan Kuba. Denpora gitxi dala Yon Kepak Kuba Kalbario bidean aurkitzen zala idasten eban. Baña gaur geiago esan bear dogu: kurutzean josita dagoala. Kastro eta Rusiaren artean. Jentea gosez albo-alboka eta armaz agiñetaraño beteta. Ogia kendu eta armak eskeiñi, kontu eskasa. Armak gosea kendu baño ekarri geiagotan egin eidabe eta gaur be bai kontixu.

Kuban komunismoa bete-betean sartu yaku eta koko au kentzea beti izan da gatxa.

Eta Eleizea? Txarto. Komunismoa eta Eleizea beti izan dira etsaiak, eta ezin bizi biak etxe baten, ezin jan katillo batetik. Uste danez, etorri bear dau zeozerk Eleizaren gañera. Len be iñoiz esan dau Raulek: “Laster esango deutsague abade eta praile orreeri nora joan bear daben”.

Esan dabeena egia bada, eundaka abade eta praille egon dira kartzeletan. Pare bat obispo be bai. Arteaga Kardenalak anka egin eban enbajada batera. Radio telebisiño eta periodikoak jaurtialak botaten dabez euren kontra, eta, uste da, Eleizeak txarto geratu bear dabela oraingoan.

Praille euskaldun asko daukagu an. Aundia izan zan gure bildurra lenengo orduetan ez genkian ezer eta. Baña abisatu deuskuenez, euskaldun guztiak ondo dagoz eta ezta egon iñor kartzelan. Iru edo lau ondo zainduta eidagoz, baña besterik ezer be ez.

Negargarria benetan Kubaren egoera au. Eta Kuba bakarrik balitz. Sarritan pentsa dot su-bateoren bat bear ete dogun. Dana dala Jaungoikoaren eskuetan gagoz eta datorrela datorrena Jaunak zainduko gaitu. Bitartean egin daigun danok otoitz Kuba errukarriagaitik eta munduko bakeagaitik.

Antonio Zubizarreta”6

15. Mundua olan dabil

“(...)

CUBA.- Gaur egunean izen orrek asko esan gura dau. Cubak erakaspen asko daukoz munduarentzat.

Cuba-k barri bat ekarri deutso munduari, baiña, barri ta ikasgai oneek alde batera itxirik, bertako gauzak ez doazala ain ondo esan bearrean nago.

Abadeak eta monjak iges egin bear izan dabe, Estaduaren lapurkeriak larregiak dira, erriak bere askatasuna galdu dau, gose da jendea... Fidel Castro-k barriro gura ei dau EE.UU.ko ezaubideak iriki, areek, ostera, eskatuten deutsoe lenago apurtu daiazala rusoakaz daukozan ikusiak.

(...)

Kepa-Deuna”7

1GUARROTXENA, J. K.: “Kennedy: zuzentasuna: Fidel Castro: “teddy boy”? in Anaitasuna, 1961.II.1.

2ZUBIZARRETA, Fr Antonio: “Komunismoaren dotriñea” in Anaitasuna, 1961.II.1.

3 (1) ZUBIZARRETA, Antonio: “Kuba kurutzean” in Anaitasuna, 1961.III.

4ZUBIZARRETA, Fr Antonio: “Komunisten metoduak” in Anaitasuna, 1961.III.

5 GUARROTXENA, Jon Kepa: “Egoamerika bide-kurtzean” in Anaitasuna, 1961.IV.

6ZUBIZARRETA, Antonio: “Kuba bide-kurtzean” in Anaitasuna, 1961.VI.1.

7 KEPA-DEUNA: “Mundua olan dabil” in Anaitasuna, 1961.IX.7.

 

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia