Escribe

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Martínez de Aragón. Familia bat hiri baterako

Untzizu Iratxe ETAYO RIVAS

Madrilgo Carlos III Unibertsitatean Humanitate Masterrean egindako tesina da; Montserrat Huguet Santos zuzendua eta nazioarteko epaimahai batek bikain nota emanda.

Domingo Martínez de Aragón y Fernández de Gamboa

Domingo Martínez de Aragón y Fernández de Gamboa.

Batzuetan pertsona bat eredu bihurtzen da bere hiriarentzat, eta beste batzuetan, nahiz eta gutxitan izan, familia osoa izaten da eredu. Horren adibide ditugu, Arabako Martínez de Aragón sendia eta Vitoria-Gasteiz; izan ere, elkarri ume bat bere amari lotuta dagoen modura. Gizaki baten bizitza zikloan gertatzen den bezala, familia horren kideak hazi egin ziren, eta Euskal Herriko hiriburua haziarazi zuten; aldi berean, iraganaren eta orainaren eraikin eta eraikitzaile dira. Iraganarenak, familia honen kideak XIX. mendean hasi baitziren hiriaren politikan lan egiten. Orainarenak, Vitoria-Gasteiz hiriak XX. mendean izan duen aurrerapena familia horri esker izan baita. Horregatik guztiagatik merecí du familia honek gorazarre egitea.

Duela urte batzuk ezagutu nuen familia horren bizitza, hain zuzen ere politikaren arloan egin zituen gauzak azaltzen zizkigutenean institutuan. Nerabeak ginen garai hartan, ezer gutxi genekien bizitzari buruz, eta gizon batzuek guk bizitoki genuen hiria altxatu zutela entzuteak esnatu zigun garuna. Agian, horrek, jakin-minak reagiten duen egarriak, bultzatu ninduen Mtz. de Aragóndarren inguruko informazioa bilatzera. Asko dira bilaketa horretan murgiltzen lagundu didaten autoreek, besteak beste, Venancio del Val, Mariano de Castro, Hidalgo de Cisneros edo Tomás Alfaro. Urte batzuen buruan, 2010eko, aukera eduki nuen Florida parkeari buruzko hitzaldi bat emateko; leku ospetsua Gasteizen eta gertakari batzuen eszenatoki ere izan den; besteak beste, Alberto Mtz. de Aragón y Carriónen hilketarena. Aitortu behar dut gertakari horrek nire oroimen piztu eta bere familiaren inguruko ikerketa egitera bultzatu ninduela. Pedro Morales Moyak, Gasteizko historiari buruzko idazle emankorrak, bere ikerketa batean hauxe esan dio: “Urte luzez bertan bizi ondoren, bakoitza bere hiriarekin identifikatzen da, bere gauzekin, bere ohiturekin, lehengo eta oraingo pertsonaiekin. Batzuetan identifikatzioa zentzu kritikoz beteta dator”. Hein batean ausartu naiteke gauza bera baieztatzera; batzuetan, ikasten nuen zerbaitekin identifikatu sentitu bainaiz. Hala ere, horrek ez dio eragin ikerketak berez izan behar duen zorroztasunari. Horregatik, behin ikerketa burutzea erabakita, halaxe egin nuen.

Mart?nez de Aragondarrek eraikitako etxea

Martínez de Aragondarrek eraikitako etxea, Canciller Ayala hotelaren ondoan.

Egindako ikerketarekin, familiaren kide nabarmenduenen eta hiritar eraginkorren istorioan murgilduko da irakurlea. Lana, mende baten zehar hiriko historiaren ikuspuntutik planteatuta dago, Martínez de Aragóndarren lan politikoa eta gizarte-aldaketa garrantzitsuenak goraipatzen. Era berean, Espainiako historiaren une erabakigarriak eta horiek Gasteizen izandako eragina azpimarratzen dira. Hori dela eta, ez gaitu aritu behar estatuko parlamentuko politikariei edota hiritik at dauden lekuei buruzko aipamenak topatzea. Prisma bikoitzaren jokua izango balitz bezala Espainiako korteetan eta Iparraldeko Atenasen gertatzen zenaz ohartuko da irakurlea. Horrela, atal bakoitzaren hasieran Espainiako egoera polítika azaltzen da, hiriaren politikari eta aldaketak eragin zituztenei bidea emateko. Gauzak horrela, on Brunorekin hasi dut istorioa, berarenganako lehen hurbilketarekin hain zuzen ere, familiaren beste kideengana gerturatzeko. Jarraian, Espainia Liberalaren garaia zeharkatu dut eta Domingo Martínez de Aragón y Fernández de Gamboaren eskutik Euskal Herriko Foru garaia ere gogoratu dut. Gero, Gabriel Martínez de Aragón y Urbiztondorekin, I. Errepublika, Cánovas del Castilloren garaia eta Primo de Riveraren diktadura azaldu dut II. Errepublikara iritsi arte. Ondoren, Ramón gaztearen historiari birpaso xume bat egin diot eta Primo de Riverari aurre egin zion hegazkinlari interesgarri bat ere ezagutu dut, on José. Hurrengo atala on Domingori, nik ‘europarra’ deritzodanari, eskeini diot, urte luzez atzerrian egon baitzen. Hurrengoa, on Gabriel Martínez de Aragón y Carrión izan da, pertsonaia berezia, benetan. Segidan. On Jesús Martínez de Aragón y Carriónen istorio azaldu dut; hark Martínez de Aragón Brigada sortu zuen. Ikerketaren amaieraino hurbildu naiz, Alberto eta Ernestina Martínez de Aragón y Carriónen eskutik, beraiekin sentitu naiz identifikatuen. Alberto udaleko lorezain nagusia izan zen, egun batean norbaitek isiltzea erabaki zuen arte; hiriaren erdialdean hil zuen. Ernestinak, familiaren alaba bakarrak, Indalecio Prietori lagundu zion bere ihesaldian.

Gabriel Martínez de Aragón y Urbiztondo

Gabriel Martínez de Aragón y Urbiztondo.

Ikerketa honek familiari egindako omenaldia izan nahi du, memoria piztu nahi du, ez atzeko desiratik jaio da. Ikerketak gizaldien artean zubi bat izan nahi luke, Gasteizko historiografiari ekarpena izan daukagu lan eskerrgari ekarpena. Azken finean txanda eman zigutenei nire belaunaldikook zur diegun esker ona da. Espero dut irakurleak ikerketa irakurtzen gozatzea, nik egiten gozatu nuen adina. Aldi berean, espero dut familiaren memoria ez ahaztea, horretarako hartu ditut Mario Benedettiaren hitzak.

Iragana beti bizitokia izaten da eta ez dago suntsiko duen ahazterik.

Lana familia hiriko istorioa da. Bere eragina ez dago botere ekonomikoa; ez behintzat, botere horretan bakarrik, baizik eta bere botere politiko-kulturala. Agian (onartu behar dut) beraien garaia eta gure garaia ez dira hain desberdinak, jendearen kezkak berdinak dira, irtenbideak antzekoak, beldur berberak eta ilusioak ia berdinak dira. Haiek beren arazoak eduki zituzten, eta guk geureak dauzkagu. Ahalik eta ondeen konpondu zituzten. Baina, ezberdintasuna bat dago: Martínez de Aragón familiak bere hiriari lagundu zion; oraingo zein familia-politikoak egingo luke gauza bera? Jakin ez dakigu, baina susma dezakegu. Ikerketa honekin pieza batzuk erakutsi nahi izan ditut. Nire desioa gozatzea da. Nire desioa gogoratzea da. Nire desioa ez ahaztea da.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia