Joxe Mendiaga 1845ko apirilaren 27an jaio zen Alduden

Fuente: Wikipedia

Joxe Mendiaga

Joxe Mendiaga.

Alduden jaio zen aita François Ziburuko guarda eta ama Catherine aihertarra izan zituela; hamar neba-arreba ziren. Hazparnen bizi izan zen eta 1863an hamazortzi urterekin Amerikara joan zen; hala ere ez zuen inoiz bere euskaltzaletasuna bazterrean utzi. Euskal Herria utzi baino lehen Zaldubi edo Mixel Elizanburu ezagutuak zituen.

Argentina, Txile eta Uruguain bizi izan zen. Azken honetan jardun zuen batez ere baina 1875ean Argentinako Entre Ríosko probintziako Puerto Ruizen bizi izan zen. Geroago hogeita lau urtez San José de Mayon (Uruguaiko San José departamenduan) ibili zen Montevideora 1900ean itzuli arte.

Idazlan askoren egilea da. Bertso jarriak izan ziren Mendiagaren kutunak. Bere bertso eta olerkiak Montevideoko Euskal Erria aldizkarian, Baionako Eskual Herria “gorrian” zein Eskualdun Ona eta Eskualduna “xurietan”, politikoki “gorria” izanik ere.

Montevideon hil zen 1937an.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia