Joan Batista Gamiz 1773ko apirilaren 28an zendu zen Bolonian

Fuente: Wikipedia

Gamizen omenezko oroitarria Sabandon

Gamizen omenezko oroitarria Sabandon.

Arabako Sabandon jaio zen. Jesusen Konpainiako legoa, Iruñean Mendibururekin lan egin zuen besteak beste; hiriburuan urte luzeak eman zituen kongregazioak bertan zuen La Anunciada ikastetxean, non ardura ekonomikoak zituen.

Karlos III.a Espainiakoak 1767an jesuita guztien kanporaketa agindu zuenean Italiara joan behar izan zuen; lehenago hasi zitzaizkion arazoak eta kartzelatik alde egin zuen. Italian geratu zen hil arte.

Idazle elebiduna izan zen. Bere idazlanen jatorrizko bertsioak Loiolako artxibategian gordetzen dira.

Bere eskuizkribu ugariak (12.000 bat bertso) Ofrecimientos varios de poesía izenburupean gorde zituen. Gehienak olerki laburrak dira eta gai aldetik oso anitzak. Espainieraz hainbat olerki idatzi zuen eta euskaraz sei gorde dira (guztira 238 bertso), azken hauek 1760tik aurrera idatziak.

Mendiburu bezala Bologna inguruan hil zen.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia