Fuente: Argia - Gure mendea
Piarres Ibarrart.
Euskal idazle eta bertsolaria Lapurdiko Jatsu herrian jaio zen 1838ko otsailaren 15ean eta Baionan hil 1919ko maiatzaren 5ean.
Zapataria zen ogibidez eta Baigorriko elizako koruan ere kantatu zuen urte luzetan bere ahots ederrarekin. Bertsolaritzan aritu zen, buruz buru Etxahun eta Otsalderekin besteak beste, haiek baino askoz gazteagoa izan arren; bestalde, garai hartan antolatzen hasi ziren Lore Jokoetan maiz parte hartu eta sari ugari bereganatu zituen.
Kalitate handiko poesia sortu zuen. Bere obra gehiena aldizkarietan argitaratu zen: Herria, Eskualduna, Euskal-Erria...