Fuente: Wikipedia
Juan Inazio Goikoetxea.
Altsasun, Hondarribian, Lizarran eta Iruñeko kaputxinoetan egin zituen teologia ikasketak. 1934an hasi zen euskal lanak idazten, Yakintza aldizkarian. 1935ean Argentinara joan zen, eta han igaro zituen 22 urte. Buenos Airesen, Euskal Etxean antolatu zen eskolako irakasle izan zen.
1952an kaputxinoen ordena utzi eta apaiz egin zen. Handik sei urtera Euskal Herrira itzuli eta Auñamendi argitaletxean egin zuen lan, hiztegigintzan nagusiki. 1962an Frai Luis Leongoaren eta San Joan Gurutzekoaren olerkien itzulpenak argitaratu zituen Musika ixilla izenburuarekin eta Orixeren lan jakingarri batekin.
Olerkari gisa sari ugari jaso zuen, Irun Hiria esaterako bi aldiz: Biziaren erroetan (1970) eta Gauean oihu (1971) bildumekin.
Zeruko Argia, Egan, Euzko Deya, Euzko Gogoa eta Olerti aldizkarietan eman zituen argitara bere idazlanak.