Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: John H. Relethford
Argitaratzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011
Orrialde kopurua: 562
ISBN: 978-84-9860-546-4
Ezaugarriak: Gaur egungo antropologia biologikorako sarrera honek arlo horretako osagai nagusiak aurkezten ditu: genetika eta eboluzioaren teoria, gizakiaren eboluzioa eta bariazioa, erregistro fosila, eta primateen eboluzioa, biologia eta jokabidea. Testuaren ardatz nagusia
biologiaren eta kulturaren arteko harremana da, eta arreta berezia
eskaintzen3 zaio gizakiek primateen ordenan duten lekuari.
Ingelesezko zazpigarren argitalpeneko berrikuntzak:
• Giza bariazioari buruzko kapituluak batera jarri dira, eta orain,
giza eboluzioaren ondoko kapituluetan agertzen dira; hortaz,
gizakien historia ebolutiboaren gaien ordena logikoagoa osatzen
dute orain atal horiek, iraganetik hasi eta orainaldira arte.
• Ugaztunen eta primateen biologiaren eta jokabidearen kapitulua
sakon berrikusi da bizitzaren historiaren teoriari, primateen
ugalketa-estrategiei, gurasordeei eta sakabanaketari eta
jokabideari buruzko materiala sartzeko.
• Ikerketa paleoantropologikoaren metodoei buruzko kapitulu berri
bat gehitu da; metodo horien artean daude, besteak beste, dataziometodoak,
ekologia eta jokabidea fosiletatik abiatuta ikertzeko
metodoak eta lehen primateak agertu aurreko eboluzioaren
historia laburra.
• Hominino terminoa erabili da testu osoan txinpantze-bonobo
lerrotik banandutako garaitik ondorengo giza espezieei eta
gizakiei buruz aritzeko.
• Giza eboluzioaren erregistro fosilari buruzko kapituluak zehatzmehatz
berridatzi dira, argiagoak izan daitezen eta aurkikuntza
eta interpretazio berrien gaineko datuak eskain ditzaten.