Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

gogoa 10
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria

Egilea: Kepa Korta (Zuz.)
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011
Orrialde kopurua: 142
ISSN: 1577-9424

Ezaugarriak: Gogoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria da, euskaraz, urtean bitan argitaratuko dena.

Gogoak diziplinarteko izaera du: Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, bereziki logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatuz.

Gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik diziplina anitzeko adituen elkarlana baizik Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazioa eta Ekintza behar bezala aztertzeko.

GOGOA 10 (1&2) 2010:

Artikuluak:

—Goi-datiboak eta are goragokoak euskaraz: jabe datiboak eta datibo hunkituak vs. datibo etikoak (Beatriz Fernández).
—Enuntziatu parentetikoak: Koldo Mitxelenaren intentzio ironikoaren ispilu (Agurtzane Azpeitia).
—Nola ebaluatzen dute Interneteko informazioa unibertsitate-ikasleek? (Txema Egaña).
—Nortasun nartzisistaren nahastea eta Salvador Dalí (Joana Esteve, Mikel Haranburu, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga eta Marian Soroa).

Liburu kritikak:

—Bilingual: Life and reality (François Grosjean) (Pello Huizi).
—Experimental pragmatics (Ira Noveck & Dan Sperber, arg.) (Larraitz Zubeldia).
—John Searle’s Philosophy of Language. Force, Meaning and Mind (Savas L. Tsohatzidis, arg.) (Joana Garmendia).

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia