Jon Etxaide Itarte idazlea 1998ko ekainaren 30ean hil zen

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Jon Etxaide Itarte

Jon Etxaide Itarte.
Argazkia: Wikipedia

Donostian jaio zen 1920ko martxoaren 27an. 1946az geroztik delineatzaile izan zen “Gipuzkoako Portuen Elkargoan”.

Hauek izan ziren euskaraz kaleratu zituen lehen argitalpenak: Alostorrea eta Purra, purra!, biak ipuinak. Hainbat orrialdetan aritu da kolaboratzaile lanetan: “Egan”, “Eusko-Gogoa”, “Gernika”, “Yakin”, “Gure Herria”, “Karmel”, “Olerti”, “Zeruko Argia”, “Aránzazu” eta “El Diario Vasco”.

1955ean Joanak-joan eleberria argitaratu zuen, Euskaltzaindiaren lehen eleberri saria jaso zuena; ordurako euskaltzain urgazle zen donostiarra. 1957an heldu zen “Pernando Plaentxiatarra”; 1958an “Markesaren alaba” antzerki-lana eta “Amasei seme Euskalerriko” galeria biografikoa. Azken horrek ere Euskaltzaindiaren saria jaso zuen.

1959an Pio Barojaren “Inquietudes de Shanti Andía” itzuli zuen “Itxasoa laño dago” izenburupean. 1964an Gorrotoa, lege argitaratu zuen, erdi aroan girotutako eleberria, Euskaltzaindiaren Txomin Agirre saria jaso zuena. Horiez gain, beste lan garrantzitsu batzuk ere azpimarra daitezke: hiru ekitalditan emandako “Amayur” drama, Miarritzen saria jaso zuena; Begia begi truk, Bererrecheren abestian oinarritutako drama; eta Etxahun’en Bertsoak Gipuzkeraz (1969).

1998ko ekainaren 30ean hil zen.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia