Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Egungo euskal antzerkiaren historia

Egilea: Jon Kortazar Uriarte (zuz.)
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012
Orrialde kopurua: 240
ISBN: 978-84-9860-665-2

Ezaugarriak: Estatutua onartu ondoren Autonomia Erkidegoan eratu erakundeek abian jarririko kultur politikekin batera beste literatur genero batzuetan gertatutako loraldia ez da garapen munta berekoa izan literatura dramatikoari dagokionez. Lan honek, aldez edo moldez, Estatutua onartu zenetik gaur arte mugaz alde bietan argitaraturiko literatura dramatikoa aztertzea izan du helburu lehen. Literatura dramatikoa berezia da, oso, edozein hizkuntzatako eta kulturatako literatur sisteman, bakarkako irakurketa isilaz gain, beste bat izaten duelako dramaturgo eta antzerki zuzendarien bitartez, izan ere, jendaurreko antzezpenean gertatzen den ikus-entzunezkoa: hartan, hartzaileak elkarren ondoan egoten dira, bakarkako irakurketaren isolamendua ekintza erritual batean gaindituta.

Lan honek hiru ondorio nagusi aurkeztuko ditu: lehena, literatura dramatikoa, ahozko literaturarekin lotura moduko bat izanik, ekialdeko literatur sisteman indar handiagoa duela mendebaldeko sisteman baino —azkeneko horretan ia bazterrekoa da—, euskal literaturari eragin diezaioketen egitura politiko-administratiboak mendebaldekoan egon arren; bigarrena, amildegi igarogaitz halako bat dagoela argitaratzen den literatura dramatikotik antzezten diren euskal antzezlanetaraino, oso-oso lan gutxi igarotzen direlako paperetik agertokira, ia hutsaren hurrengo izateraino; hirugarrena, itxaropentsuago gerta daitekeena, bere txikian, euskal antzerki literatoen emaitzak, antzokietara heldu ez arren, ez daudela mundu zabalean idazten direnetatik hain urrun, eta horrek itxaropenari leihotxo bat zabaldu liezaioke.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia