Fuente: Wikipedia
Joakin Lizarraga.
Joakin Lizarraga 1774an apaiztu zen, eta ordutik herriko erretorea izan zen hil arte. Garaiko idazle euskaldun nabarmenena izan zen, eta bere lanak goi-nafarreraren Iruñerriko aldaeraz idatzi zituen, orduko ondarea gordez.
Lizarragaren idazlanak bera bizi zela ez ziren argitara eman. Garrantzi handia du, Lizarraga jaio eta bizi izan zen lekuetan gaur egun euskara galdua delako. Zenbait obra XIX. mendean argitaratu ziren: Urteco igande guztietarako Placticac edo Itzaldiak (1846, gipuzkerara egokitua), Jesus. Copla guisa batzuc molde gutitacoac, celebratus Jesus Jaunaren amoreac eta favoreac (1868) eta Jesus-Cristoren evangelio sandua Juanec dacarran guisara (1868). Azken biak L.L. Bonaparte printzeak argitaratu zituen Londresen. XX. mendeko azkenaldean Lizarragaren obra gehienak argitaratu ziren idatzi ziren bezala, Euskaltzaindiaren babespean.