Joseph Cazalis arkitektoa Tarnosen jaio zen 1872ko irailaren 19an

Fuente: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Biarritza joan zen 1906an, arte ederretako eskola nazionalean bere ikasketak amaitu ondoren. Bernier estudioko ikasle izan zen. Bere lan aipagarrienen artean, Kanboko “Gernika” etxea; Baionako “Izarra” eta “La feuilleé”; Angeluko “Campbell”; Donibane Lohitzuneko “Les iris”; Biarritzeko “Albatros”, “Alix”, “Eugénie”, “Nirvana”, “Mira-sol” eta “Bérenger” eta Baionako “Des halles” plaza. Beyreseko gaztelua eraberritu zuen eta Saubioneko eleiza.

Joseph Cazalisen Mirasol etxea Biarritzen

Joseph Cazalisen Mira-sol etxea Biarritzen (1907).

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia