Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalaria 1987ko urriaren 11an zendu zen

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Koldo Mitxelena Elissalt

Koldo Mitxelena Elissalt.

Euskeraz bere alfabetatzea ohean gaixo zegoela Zeruko Argia irakurriz hasi zuen eta bere jatorrizko literaturaren lehenbiziko ezagutzak Martin Lekuona, Errenteriako apaiz lagunkideari esker izan zituen. Bere sendia “karlista hutsalekoa”, bere gurasoak lehendabiziko errenteriar abertzaletasunean parte hartu zuten.

15 urte zeuzkala (1930) fabrika baten lanean hasten da, eta, ANV begiko zitzaion arren eraginkortasun arrazoiengatik EAJ-n eta ELA-n alderdikidetu zen. 20 urte zituela, matxinada militarra izatean, eusko gudarostean sartzen da.

Kulturari dagokion giroa apurka-apurka mugitzen hasten da eta jaio berria den Euskaltzaindiko kide eta “Julio de Urquijo” Euskal Filologia Seminarioko zuzendari tekniko (1954) ere izendatua izango da. Isil-gordean euskaraz literatura argitaratzen hasten den Egan aldizkariaren Kontseiluan parte hartuko du. Irungo Akademia baten —lehenengo latina eta grekoa irakatsiz eta gero denetarik— klaseak ematen arituko da. 1959an, txarto biziz, arrakastaz Doktorego lortzen du bere Fonética histórica vasca tesiarekin. Donostiako Institutuan ere klaseak ematen ditu eta, EUTG-n, latin eta grekoari buruzkoak.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia