Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Barkamena, Kondena, Tortura

Egilea: Joxe Azurmendi Otaegi
Argitaletxea: Elkar, 2012
Orrialde kopurua: 147
ISBN: 978-84-9027-007-3

Ezaugarriak: Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz errepikatuz gure belarriak zulatu eta burmuinak nahieran moldatzeko, ezpada ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko. Damua, barkazioa, garaile eta garaituak, esijentzia etikoak, bizikidetzarako baldintzak, erru kolektiboa, helburu eta bitartekoen zilegitasuna, bortxaren kondena bezalako leloak haztatu ditu egileak, alea eta lastoa bereiziz eta jantzi demokratikoz saldu nahi dizkiguten errezeta totalitarioak salatuz.

Azken urteetan idatzitako hiru saiakera labur bildu dira lan honetan, eta hiruretan ere hari bat: garai batean Eliza bezala, gaur egun Estatua ari dela bihurtzen gure kontzientzien kontrolatzaile zuzen eta zorrotza, komunikabide lagunen eta ustezko intelektualen kolaborazio ezinbestekoz.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia