Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Asier Huegun, Gari Udabe
Argitaletxea: Txalaparta, 2012
Orrialde kopurua: 272
ISBN: 978-84-1531-328-1
Ezaugarriak: 2003ko irailaren 12an, Kolonbiako ELNk Asier Huegun euskalduna bahitu zuen eta, harekin batera, ingeles bat, alemaniar bat eta lau israeldar. ELNk bahiketa egiteko arrazoi politikoak aurkeztu zituen, eta auziak berehala lortu zuen garrantzia nazioartean, eta berebiziko sona Euskal Herrian.
Bahitzaileek Asierri euskaraz eguneroko bat idazten utzi zioten eta, eguneroko horri jarraituz, bahiketa horren nondik norakoak ekarri ditu gogora. Orriotan, Gari Udabe kazetariaren laguntzaz, 74 egun luze horietan gertatutakoa deskribatzen digu zehaztasun eta hurbiltasun handiz: beldurra, nekea, ezintasuna, gosea, bahiketa-kideen arteko harremanak, gerrillarien bizimodua, kezka gizatiarrak eta politikoak... Lehen eskuko testigantza zirraragarria.