Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Jean Delay (ezkerraldean) P. Deniker laguntzailearekin.
Baionako neuropsikiatra, Pariseko Medikuntza Fakultateko irakasle eta Frantziako Akademiako kide.
Bere lan zientifikoetan psikiatraren ikerketari buruzko alderdi anitzak barneratzen dira eta biologiako datuen eta psikologiako datuen arteko sintesi bat egiteko premia antzematen da. 600 memoria baino gehiago taxutu zituen eta guztiak hogei lanetan laburbildu daitezke. Honatx azpimarragarrienak: Las disoluciones de la memoria, Las alteraciones del humor, La psicofisiología humana, Los aspectos de la psiquiatría moderna, Introducción a la medicina psicosomática eta zientzia-elkarte ugaritara egindako adierazpenak. Elektroentzefalografiari buruzko gaietan jarri zuen arreta berezia eta teknika berri horrek eskaintzen zituen aukeretan. 1940 eta 1950 bitartean biologiako esplorazio metodoek psikologiaren esparruan zuten baliozkotasuna eta shock-tratamenduen eragintza-mekanismoak (elektroshock, etab.) aztertu zituen eta, horrez gain, shock horien eraginpean jarritako giza-organismoaren aldaera fisiologiko eta kimikoak aztertu zituen.