Ignacio Aldecoa Isasi idazlea Madrilen hil zen 1969ko azaroaren 15ean

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Ignacio Aldecoaren estatua Gasteizen, Aurelio Rivasen obra

Ignacio Aldecoaren estatua Gasteizen, Aurelio Rivasen obra.

XX. mendeko gaztelaniazko narratzaile nagusietako bat izan zen, eta joera neorrealista eta kritika sozialaren ordezkaria. Aldecoaren literatura sozialak lirismotik existentzialismorako bidea egiten du, eta eguneroko istorioetako protagonistei, jendeari, elkartasun izugarriz erreparatzen die. Heriotza goiz etorri zitzaion, 44 urte zituela; hirurogeita hemeretzi ipuin utzi zituen, bi olerki liburu eta dozena erdi eleberri labur.

1945ean Ignacio Aldecoa Madrilera joan zen bizitzera. Salamancan bezala, unibertsitatean matrikulatu zen, baina ez zen joan. Berak bezala, La hora eta Alcala unibertsitate aldizkarietan idazten hasi zen gazte talde bat ezagutu zuen; 50eko hamarkadako belaunaldikoak ziren, edo Gerra Zibila zortzi edo hamar urterekin eta nerabezaroa gerraren eraginpean (kasu honetan II. Mundu Gerra) bizi zuten belaunaldia ziren, eta hortaz “gerrako umeak” ere deitu zituzten. Besteak beste, han zeuden Carmen Martin Gaite, Rafael Sanchez-Ferlosio, Josefina Rodriguez eta Ana Mª Matute (orduan ez zen Madrilen bizi) edo Jose Manuel Caballero Bonald, eta lagun egin ziren. Café Gijón-en biltzen ziren Juan Benetekin eta Luis Martin Santosekin.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia