Jose Maria Arizmendiarrieta, kooperatiba mugimenduen arima, 1976ko azaroaren 29an hil zen

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Jose Maria Arizmendiarrieta

Jose Maria Arizmendiarrieta.

1941eko otsailaren 5ean kartoizko maletatxo batez eta soinean dituen gutxieneko arropaz Arrasateko trenaren geltokira iristen da. Ez dio inork itxaroten eta bakardadean abade etxera doa. Ustekabeko etorrera, Lauzirika Monsinoreak Arizmendiarrietarena zen Lovainako Unibertsitatean soziologia ikasketei jarraipena emateko asmo eta gogoaren aurka erabakia. Arrasate, 7.000 biztanledun herria, izango da gizon horren eskutik inoiz ikusi gabeko eskarmentu sozio-ekonomikoaren laborategia. Arrasatek landa lurretik hirigunerako kultura aldaketaren prozesuan gizarte mailako tentsiodun iragana du.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia