Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Juan Mari Lekuona.
Juan Mari Lekuona Berasategi Oiartzunen (Gipuzkoa) jaio zen 1927ko azaroaren 11n.
Manuel Lekuonaren iloba. Ikasketa Eklesiastikoak burutu zituen Gasteizko Seminarioan eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan.
Irakasle izan zen Donostiako Elizbarrutiko Seminarioan eta baita hiri berean kokatutako Gipuzkoako Unibertsitate eta Teknika Ikasketetan ere (EUTG). Euskaltzain urgazlea izan zen. Hainbat lanen egilea da: Mindura gaur poesia-lana, Donostia (1966), Ezkongai (itzulpena), Donostia (1956); 1968an Ideario ascético-pastoral de Fray Bartalomé de los Mártires, O. P., (1514-1590) lana argitaratu zuen Gasteizen (doktorego-tesia); Muga beroak poesia-antologia Gero edizioen eskutik, Bilbo (1973) eta Ilargiaren eskolan (1979). Hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen: Olerti, Egan, El Bidasoa, Zeruko Argia, etab. San Tomaseko poesia lehiaketan (1950) lehen saria eskuratu zuen eta baita Arantzazukoan ere (1951) “Ama” gaitzat hartuta. 1981ean euskaraz idatzitako Poesiaren Sari Nazionala jaso zuen; 1982an euskal ahozkotasunari buruzko Ahozko euskal literatura ikerketa argitaratu zuen, Erein argitaletxearekin, Donostia.