Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Zoharraren antologia

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Ibaizabal, 2011
Orrialde kopurua: 168
ISBN: 978-84-8394-552-0

Ezaugarriak: Zoharra (Distira) XIII. mendeko idazki judu distiragarria da, arameeraz idatzia, zenbait liburukiz osatua. Atal interesgarrienen antologia eskaintzen dugu hemen. Kabala, judaismoko korronte mistiko nagusiaren testu fundatzailea da Zoharra. Ez da, beraz, literatura erraza; dena hizkera sinbolikoan adierazten da, eta inoiz nahasgarri gerta daiteke. Baina zinez merezi du gogoetaren sakonean murgiltzea eta hariari jarraitzea: Jainkoa, kosmosa, gizakia. Jainkoa barrendu ezinezko misterio gisa ulertzen du; kosmosa eta bertako errealitate desberdin guztiak hamar emanazio edo Sefirot-en bidez sortu ziren, mailaka; giza espiritua jainkozko argiarekin nahiz ilunarekin harremanetan dago. Literatura liluragarria da. Azken urteetan, bestalde, berarekiko interesa handituz joan da, bai tradizio mistiko hasidarretik datozen judu ortodoxoen artean eta bai Aro Berria deritzanaren eraginez espiritualtasun berri baten bila dabiltzan juduen artean.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia