Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak

Egileak: Hainbat
Argitaratzaileak: Euskaltzaindia, Elkarlanean, Elhuyar, 2012
Orrialde kopurua: 864
ISBN: 978-84-9027-023-3

Ezaugarriak: Hiztegi honetan Euskaltzaindiak Hiztegi Batua osatu du, bai definizioz bai erabilera-adibidez. Hiztegi Batuko lehen 20.000 hitzak dauzka, beren definizio, kategoria gramatikal, espezialitate-, erregistro- eta euskalki-markekin, aditz-erregimenekin, eta benetako erabileratik jasotako adibideekin.

2000. urtean argitaratu zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batua. Hogei bat mila hitzeko hitz zerrenda zen, hitz horien ortografia batua adierazten zuena batez ere. Euskaltzaindiaren Hiztegi honetan Hiztegi Batuan azaltzen ziren 20.000 hitzak adierez, definizioz eta adibidez hornitu ditu Euskaltzaindiak.

Harrezkero Hiztegi Batua haziz joan da, eta dagoeneko 36.000 sarrera ditu —hau da, 16.000 hitz berri— azken kaleratu den argitaraldian. Hitz berri horiek ez dira Euskaltzaindiaren Hiztegiaren lehen bertsio honetan sartzen: Euskaltzaindia dagoeneko prestatzen ari den hurrengo bertsioan sartuko dira.

Hiztegi elebakar batek bi eginkizun ditu: batetik, hitzek zer esan nahi duten argitzea, hau da, hitzen esanahia zehaztea; bestetik, hitz horiek nola erabiltzen diren azaltzea edo zer joskeratan ager daitezkeen adieraztea.

Hiztegi honetan hitzaren definizioez gain, hitz hori ager daitekeen testuinguruak jaso dira. Definizioak finkatzeko, kontuan izan dira azken urteetan argitaratu diren euskal hiztegi elebakarrek, bereziki Euskal Hiztegiak, Lur Entziklopediaren Hiztegiak eta Elhuyar Hiztegi Modernoak, erakusten duten batasun nabaria definizioen eite eta tankerari dagokionez. Adibideei dagokienez, Orotariko Euskal Hiztegiako adibidetegia eta egungo euskararen corpusak erabili dira batez ere.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia