1981eko otsailaren 19an hil zen Donostian Juan Thalamas Labandíbar, gipuzkoar idazle, filosofo eta soziologoa

Fuente: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Juan Thalamas Labandíbar

Juan Thalamas Labandíbar.

Juan de Emparán, Juan de Landíbar, Basaburu, J.P. Yoldi edo Pagogaña. Behobian, Irunen, jaio zen 1906an. Irunen, Donostian, Okzitaniako Tolosan eta Parisen ikasketak egin ondoren, apaiz egin zen. 1932-1936 urte bitartean Gasteizko apaizgaitegiko irakasle izan zen. 1938an Anayak aldizkariaren zuzendari Parisen, eta 1939-1943 urte bitartean Akizeko Tilh herriko apaiza izan zen. Gernika aldizkariaren zuzendari izan zen 1944tik 1953 urtea arte. Egan, Idearium, Yakintza, El Bidasoa eta La Voz de España aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Contribución al estudio etnográfico del País Vasco continental (1931), Laicismo y Cristianismo (1932) eta Aspectos de la vida profesional vasca (1934), La mentalidad popular vasca según Resurrección María de Azkue (1975), El sentido genésico del cosmos en la mitología vasca; El sentido cosmovital en las poesías de Lizardi; Erasmistas y reformadores vascos; El concepto personalista del hombre según Pedro de Axular y Xabier Zubiri, etab.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia