Fuente: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Estibaliz Robles Arangiz.
Estitxu izenaz ezaguna. Euskal abeslaria, Beskoitzen (Lapurdi) jaio zen 1944. urtean. Ipar Euskal Herrian erbesteratu zen Manuel Roblesen alaba. 1968. urtean hasi zen kantuan artista berrientzako antolatutako hiru jaialditan. Euskal Herri osoan kantatzeaz gainera, Mexikon eta Venezuelan ere egin zituen kantaldiak. Herri musikako kantuak, eta Hego Ameriketako musikan oinarritutako kantuak abesten zituen. Zortzi disko argitaratu zituen. Aipagarrienak: Euskaldun Makila (1968); Agur Maria (1970); Goazen ikastolara (1975); Zortzikoak(1986).